detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Bilboko Arte Eder Museoan pintura hiperrealista

Mugimendu hiperrealistaren atzera begirakoa dago ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. 34 artistek margotutako 68 koadro erakusten dira. Artelan asko neurri handikoak dira.

Erakusketa kronologikoki dago eratua. Antolakuntzaren ardura Tubingako (Alemania) Institut für Kulturastausch erakundeak hartu du.


"Pintore hiperrealistak errealitatea bera baino irudi errealagoak margotzen ahalegindu ziren".

J. Mazorra

XX. mendearen hasieran iragarki eta publizitateari esker argazkigintzak gorakada handia izan zuen eta pintura figuratibismotik urruti, bere tokia aurkitu beharrean gertatu zen. Artegintzan bide berriak asmatu zituzten: kubismoa, fauvismoa, espresionismoa, pop-art, abstrakzioa eta abar. 60ko hamarkadan, arte abstraktuaren nagusitasuna erabatekoa zela ikustean, errealitatearen ilusioak photorrealismoa eragin zuen, marrazkiak eta perspektibak pinturaren oinarri izateari utziz.

 

Don Jacot, Puntako ordua, 2009

Mugimendu hiperrealista AEBetan sortu zen 1960. hamarkadan. Hiperrealistei hori zentzu gabekoa iruditzen zitzaien. Pop Arteak eta Hopper-en lanek eragin handia izan zuten hiperrealismoaren sorreran. Mugimenduak zailtasunak izan zituen nazioartean onartua izateko eta urte batzuk pasatu ondoren zabaldu zen munduan zehar. Hiperrealisten ustetan errealitatea fotografikoki interpretatu behar zen eta argazki-kamerek ateratzen zituzten ikusmira eta erretratuak ahalik eta zehaztasun handienarekin oihalean margotu. Hiperrealistek nagusiki giza irudiak, paisaiak, asmakizun teknikoak eta hirietako eraikinen irudiak margotu zituzten.

Lehen belaunaldia Ipar Ameriketako margolariek osatu zuten. Hasiera batean aldizkarietan azaltzen ziren irudiez baliatu ziren beraien koadroak lantzeko. Ohitura hori ondorengo urteetan aldatu egin zen eta imajinak erreproduzitzeko eta kopiatzeko tekniketara jo zuten irudi berrien bila. Rod Penner-ek, kamera digitalarekin ateratako argazkietan oinarritu zuen bere lana. Richard Estes-ek, paisaia urbanoak eta kaleko zenbait elementu gauzatu zituen oihalean. Ezaguna da berak margotutako telefono-kabina. Ralph Goings-ek xehetasun guztiarekin pintatu zituen esne eta azukre ontziak. Don
Eddy-ri automobilen eta motoen irudiek erakarri zioten eta Robert Cottingham-i publizitateko iragarkiek.

Ranph Goings, Amerikako faboritoak, 1989

Bigarren eta hirugarren sailean laurogeiko hamarkadatik 2013 arteko margolarien lanak ikus ditzakegu. Garai honetako koadroak margotzeko inprimagailuak, diapositibak, bideoak, argazki-makinak, ordenagailuak eta irudiekin zerikusia duten teknika ezberdinen laguntza behar izan zuten. Urte hauetako artelanak nazio ezberdinetako artistek egindakoak dira: Anthony Brunelli italiarra da, Charles Bell estatubatuarra, Bertrand Meniel frantziarra ... Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere, pintura hiperrealistaren eredu bikainak ditugu: J.M. Lazcano eta J.C. Margote, adibidez.

1972ko Kasseleko Documenta ekitaldia ospatu zen arte hiperrealismoak ez zuen lortu bere nortasun agiria. Errealismoaren eta abstrakzioaren aldekoek, hiperrealismoa, mekaniko eta emoziorik gabeko artegintza bezala jo izan dute. Beraien ustetan. hiperrealismoa ez da artea, "birtuosismo kopista" hutsa baizik.

Arte Eder Museoko hiperrealismoaren erakusketa 2015eko urtarrilaren 16ra arte dago ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan.


Kontsulta-materiala
 

 

 


detalle2

Document library

B2
11-11-2014

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16346288

x61pViewCountWAR

6014

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR