detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Zirkuko bizimodua. Horrela biziko zinateke?

Zuk, agian, ez zenuke bizimodu hori aukeratuko, baina Shakti Olaizolak eta Mikel Pikazak hori maite dute, eta ogibide bihurtu dute.

Mikel Iruñeko zirku-eskolan aritu zen ia lau urtez ogibidea ikasten.

Cirque du Soleil mundu osoan ezaguna da eta 125 milioi lagunek ikusi dute zuzenean. 100 sari baino gehiago lortu ditu; munduan zehar 13 ikuskizun ditu; 40 herrik eta 25 hizkuntzak osatzen dute, eta 3.000 langile dituzte.

Zirkuak pailazoak, malabaristak, akrobatak, mago eta ilusionisten emanaldiak, eta animalien erakustaldiak izaten ditu. Aintzinako Erromako zirkuetan oinarrituta sortu zen. Haur edo heldu, nerabe edo adineko, denoi gustatzen zaigu ilusiozko mundu hori ikustea; eta, gure herrietara etortzean, sarrerak erosten ditugu. Baina zu pailazo edo akrobata izango zinateke?

Karola Zirku Espazioa Bizkaiko hainbat konpainia profesionalek erabiltzen dute. Heburua hori zen, zirkuko eta kale-antzerkiko konpainiek behar duten espazioa izatea: entrenamendu eta entsegu gelak, biltegia, bulegoak, lantegia, erakustokia… ditu. Une honetan, Malas Konpainias Zirku Taldeak, Zirkalek, Shakti Olaizolak, La Glo Circok eta La Ressistancek osatzen dute. Gu Shakti Olaizolarekin eta Malas Konpainias Zirku Taldeko Mikel Pikazarekin bildu gara haien lokalean, Bilboko Zorrotzaurre auzoan. Euren lanari buruz eta zirkuak ematen dien bizimoduari buruz solastu gara.

ZIRKUA OGIBIDE
Shakti Olaizola (Irun, 1987) arte ederretan lizentziatua da, eta, hori ikasten ari zela, Kukutza gaztetxean akrobaziak egiten hasi zen. Gaztetatik dantza egiten zuen; baina, zirkua topatu zuenean, dantza alde batera utzi zuen: “Hobby bezala hasi nintzen, ikasi bitartean, eta asko gustatu zitzaidan”. Azkeneko ikasturtean, kontortsioa egiten hasi zen, malgutasuna lortzen eta horrela, pixkanaka zirkuan murgildu zen: “Niretzat zirkua nire pasioa da, eta esan nahi dudana espresatzeko modua. Niri hizkuntza bisuala asko interesatzen zait”.

Mikel Pikaza (Barakaldo, 1980) pailazo, akrobaziak eta malabareak egiten, oreka mantentzen, hankapaluetan eta zirkuarekin lotutako beste hainbat jardueratan ibili da orain arte. Bera ere gaztetxe batean hasi zen: “Nire herriko gaztetxean hasi nintzen, eta, gero, Iruñeko zirku-eskolara joan nintzen; gaur egun desagertuta dago”. Mikelentzat zirkua eguneroko lana da.

Biak ados daude, hasiera batean denbora-pasa bezala hasi ziren, baina beraien kasuan, ogibide bilakatu da.

LANPETUTA

Profesionala izateko ikasi egin behar da, oso onak jaio bagara ere.

Shakti 2012. urtean hasi zen bere bakarkako lehenengo ikuskizunarekin, Irakurtzen izenekoarekin, eta sari bat irabazi zuen.“Pirineos del Circoren Caminos Emergentes proiektuan hautatua izan nintzen. Saria Pirinioetan zehar ibilbide bat egitea zen, nire ikuskizuna ezagutzera emateko”, esan digu. Horren ostean, bigarren bat egin zuen, Irakurriz izenekoa: “Italian, Frantzian, Kolonbian eta Ekuadorren ibili nintzen, oso esperientzia polita izan zen niretzat”.

Mikelek eskuartean zer duen kontatu digu: “Momentu honetan, aretorako prestatu dugun ikuskizunean lanean ari naiz, ikuskizun hori kalerako moldatzen ari naiz, eta kalerako beste bat prestatzen ari naiz. Beraz, nahiko lanpetuta nabil”.

Zirkutik bizitzea ez dela erraza, denetatik pasatu behar dela esan digu Shaktik: “Patata asko jan ditut, eta, hasiera batean, nahiko gogorra izan zen”. Baina orain, kontortsioa da bere lanbidea, lau edo bost urte daramatza zirkutik bizitzen: “Posible dela esan dezaket. Bizitza umila da, baina gustatzen zaidana egiten dut”. Bere lanak hainbat parte ditu: entrenatu, bulegoko lana egin, salmentaz arduratu , ikastaroak eman… “Gure ekonomia irregularra da, inoiz ez dakigu zenbat lan edukiko dugun hilean, emanaldi bakarra edo hamar…”, azaldu digu kontortsionistak.

Mikelek ere oso argi du erantzuna, beste lanbide batzuetan baino hobeto bizi daitezke zirkuan: “Posible da ingenieroa izan eta bizitzea? Posible da arkitektoa izan eta bizitzea? Posible da bizitzea gaur egun? Niretzat zirkutik bizitzea posible izan da, eta horrela da gaur egun. Beste ogibide batzuetan baino hobeto bizi daiteke”

Eta zuk? Zirkuko bizimodua edukiko zenuke? Pailazoa, kontortsionista, malabarista… Zer izatea gustatuko litzaizuke?


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zer da zirkua zuretzat?
MIKEL PIKAZA:  Nire egunerokotasuna, eguneroko kontua.
SHAKTI OLAIZOLA: Nire, nire bizitzeko era, eta nire lana, eta nire pasioa ere bai.

Noiz eta nola hasi zinen zirkuan?
MIKEL PIKAZA:  Hasi nintzen gaztetxean, nire herriko gaztetxean, pues malabareak egiten, hankapaluetan ibiltzen, monoziklo bat erosi nuen eta bakarrik ikasi nuen, eta horrela pixka bat ikasi nuen eta hasi nintzen. Kale animazioak egiten eta herriko dinamiketan parte hartzen… Eta hortik joan nintzen zirku eskola batera eta egon nintzen hiru urte eta erdi, ia lau urte ba diziplina serio batean lanean: egunero klaseak 4, 5, 6 ordu, eta, bueno, hor ia aldaketa bat eman zen, eta ja ezberdina zen hobbya edo denbora pasa zena ba bihurtu zen beste gauza bat.
SHAKTI OLAIZOLA: Arte Ederrak ikasi nituen, gero txikitatik bai dantza egin nuela, baina hori hobby bezala edo.  Eta gero bai, Arte Ederrak ikasten ari nintzenean, ba topatu nituen Kukutza gaztetxean akrobaziako klaseak, eta hori izan zen zirkuarekin nire lehenengo kontaktua, ez? Eta ordutik ba bueno, gero gehiago eta gehiago hasi nintzen murgiltzen horretan, gero ja kontortsioa aurkitu nuen eta gero ia animatu nintzen antzezten eta bueno, eta hemen nago. Orain hortaz bizitzen.

Zirkutik bizitzea posible da?
MIKEL PIKAZA: Posible da ingenieroa izan eta bizitzea? Posible da arkitektoa izan eta bizitzea? Posible da bizitzea gaur egun? Ba bai, niretzako posible izan da, ez? Gauzak dauden moduan egonda, zirkuan ibiltzen bazara, lan egiten baduzu, bizi zaitezke beste ogibide batzuetan baino hobeto, ere bai.
SHAKTI OLAIZOLA:  Bai posible da bai. Ez dut… posible da ez du esan nahi erraza dela edo ba bueno, beste lanetan ere bizitzea eta lana edukitzea ez da erraza ere ez, ez? Baina bueno, beti, ez dakit zergatik, eta agian hemen beste lekuetan baino gehiago, zera, lan artistiko gehienak nahiko gogorrak dira bizitzeko ez? Eta ba bueno, lan asko egin behar da. Gero, agian, egunen batean, ba dena errazten da, bazagoz (bazaude) hor eta badijoa (badoa), baina bai, posible da bai.

Zirkuak eman dizun momentu polit bat?
MIKEL PIKAZA: Eman dizkit gauza asko ez? Maila pertsonalean zirkuaren formakuntza-prozesua oso aberasgarria da. Oso aberasgarria da ikasten duzulako konektatzen duzulako pilo bat zure buruarekin, bai fisikoki eta bai emozionalki,ez? Artista izan nahi baduzu, jende askok egiten ditu zirku eskolak eta gero ez du profesionalki garatzen ikasi duena; beste batzuk bai, aukerak dira. Baina prozesu hori oso aberasgarria da, eta prozesu hori ez da inoiz bukatzen, ez? Eta gero ba profesionalki, ba profesionalki pasa den urtean adibidez, Bilboko jaietako emanaldia Arriagako plazan izan zen izugarria, ez? Zure hiria delako, zure lekua delako, eta pues igual mila pertsona baino gehiago daudelako hor zurekin, eta pues adibidez, momentu hori izan zen izugarria.
SHAKTI OLAIZOLA: Ba jaialdi bat non oso,oso plaza handia zen, pila bat jende zegoen, agian, ez dakit, jende gehien eduki dudan eguna zela uste dut, Kolonbian zen eta nola gero jendea hurbiltzen zen eskertuta eta hunkituta ikuskizunagaz (ikuskizunarekin).

detalle2

Document library

B1
07-15-2016

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16242775

x61pViewCountWAR

8502

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR