detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Basurdeak kalean

Zergatik ikusten ditugu gero eta basurde gehiago gure herrietan? Galdera horri erantzuteko Gipuzkoako Foru Aldundiko Iñigo Mendiolarekin hitz egin dugu.

Basurdea ugaztun belarjalea da, baina batzuetan animalia txikiak harrapatu eta jateko gai da: zizareak, intsektuak, barraskiloak, hegaztiak… Txerriaren familiakoa da: entzumen eta usaimen onak ditu; burua, luzea eta handia; begiak, txikiak; lepo lodikoa eta letagin luzekoa ere bada. Egunez ezkutatuta bizi da; normalean baso eta ingurune sastrakatsuetan babesten da. Gauez ibilalditxoak egitera ateratzen da, baina ezkutuan orduan ere.

Sorora edo baratzera sartu izan da, baserritarrek ereindako barazkiak jatera, eta zanpatu ere egiten ditu, baina harrigarriena hirira joatea da, herrira edo jendartera. 2016. urteko azaroaren amaieran, Donostiako Intxaurrondo auzoan lau basurde agertu ziren, eta horietatik hiru tiroz hil zituzten. Besteak, berriz, alde egitea lortu zuen. Horrek iritzi kontrajarriak eragin zituen: Hori da konponbide bakarra? Ezin ziren kontrolatu? Ez zegoen beste irtenbiderik?

Hala ere, basurdeen izaera ezkutatuta egotea bada, zer egiten zuten basurdeek Donostia bezalako hiri batean? Orduan, gure mendietan zenbat basurde daude? Zalantza hauei guztiei erantzuna emateko asmotan, Iñigo Mendiolarekin (Donostia, 1957) elkartu gara. Bera Gipuzkoako Foru Aldundiko basa animalien eta landareen zerbitzuburua da, eta bere lantokira hurbildu gara.

BASURDE-KOPURUAREN GORAKADA
Gipuzkoako mendietan Araban edo Nafarroan baino basurde kopuru txikiagoa egon izan da beti. Baina, azken bost urteetan, kopurua bikoiztu egin da. “Kalkulua egiteko, ehizatzen den basurde-kopuruari erreparatu behar diogu: 2010. urtean,  619 ehizatu zituzten, eta 2015. urtean, berriz, 1.163”, kontatu digu Mendiolak.

Beraz, kopuru zehatza esatea zaila da. Kontuan hartu behar dugu Gipuzkoan, duela 20 urte, basurdea Nafarroatik eta Arabatik gertu zeuden lurraldeetan bakarrik zegoela. “Gaur egun, populazioa lurralde osora zabaldu da; beraz, asko aldatu da animalia honen egoera gure inguruan”.

ANIMALIA ARRISKUTSUA?
Basurdea, berez, ez da animalia arriskutsua. Gizakia usaindu orduko, urrundu egiten da. “Ezkutatu edo ihes egiten du. Aurre egiteko aukera bakarra bere burua arriskuan ikustea da”. Errepide bazterretara gerturatzen direnean sortzen dituzte istripu gehienak, autoek euren kontra talka egiten dutenean. Hala ere, istripu-kopurua ez da hain handia, Nafarroan edo Araban gehiago baitaude”, esan digu Mendiolak.

Baina Donostiako Intxaurrondo auzoan gertatutakoa dela-eta harrotu dira hautsak. “Populazioa handitu eta zabaldu egin da, eta normalagoa da basurdeak hiri-inguruetara hurbiltzea”. Basurdeak hiltzeko erabakia egokia izan zen galdetu diogu: “Gure ustez, erabaki zuzena izan zen. Hiri-ingurura ohitu diren basurdeak kendu egin behar dira, bestela, kaleetan edo errepideetan egoera arriskutsuak sortzen ahal dira. Intxaurrondon ez zegoen beste aukerarik”.

Zer egin behar dugu basurde bat hirigunean ikusten badugu? Bertako Aldundiari edo Ehiza Federazioari deitu. “Haiek egoera aztertuko dute eta, beharrezkoa bada, neurriak hartuko dituzte”. Mendiolaren ustez, horrelakorik berriro ez gertatzeko, basurde-populazioaren dentsitatea kontrolatu behar da. “Ehizaren denboraldia eta presioa basurdeen dentsitatearen arabera planteatzen da, kopurua kontrolatzea da helburua”.


EHIZTARIAK ETA ANIMALIEN ALDEKO ERAKUNDEAK
Euskal Herrian ehizarako tradizio handia dago. Gipuzkoan, esaterako, basurdea leku askotatik desagertu zen, eta basurdea ehizatzeko ohitura zegoen tokietan bakarrik mantendu da. “Gaur egun, probintzia osoan ehizatzen da; 51 kuadrila daude”.

Hala ere, argi dago ehiztarien eta animalien aldeko erakundetako kideen iritziak kontrajarriak direla Intxaurrondokoa bezalako zerbait gertatzen denean. “Nire ustez, batzuk eta besteak gero eta gertuago daude. Azken urteetan, ehiza jasangarriaren aldeko lana egin da, eta gehienek uste dute ehiza egitea ona dela, baina populazio basatien kontserbazioa bermatu behar du, baita natura errespetatu ere”.

Baina natur taldeek ikuspegi hori partekatzen dute? Ehizaren beharra aitortzen al dute? Bestalde, basurde-kopurua kontrolatzeko hori da bide bakarra? Zure ustez, gero eta basurde gehiago ikusiko ditugu gure kaleetan edo errepide bazterretan?


Transcription:[+] Transcription:[-]

 1. Basurdea animalia arriskutsua da?

Basurdea berez ez da animalia arriskutsua. Basurdeak mendian gizakiarekin ez dauka, ez du harremanik nahi, ihes egiten du, eta askotan ezkutatu eta inor ez da enteratzen basurdea dagoenik. Baina frente egiten ez badiozu edo bere burua arriskuan ikusten ez badu, ez du ezer egingo. Bere burua edo bere umeak edo, arriskuan ikusten baldin baditu, bai, orduan bai, defendatuko ditu. Baina bestela ez dago arazorik. Gero gertatzen dena da ba hori, baita ere dentsitatearekin lotuta, kopuru handia baldin badago animalia asko baldin badaude, batetik istripuak egon daitezke errepideetan, eta baita ere kalteak sortzen dira nekazaritzan. 
 
2. Zergatik iritsi dira hiriko edo herriko kaleetara?
Gehiago daudelako. Azkenean dena arazo edo faktore berdinetik dator. Gero eta gehiago baldin badaude, gero eta errazago hurbildu daitezke hiri-inguruneetara, baina hori da zabaltzen ari direlako, gero eta gehiago daude, gero eta gehiago zabaltzen dira. Gu bereziki gune horietan saiatzen ari gara kontrolatzen ez ugaritzeko eta, batez ere, ez ohi(tu)tzeko bertan. Guretzako (guretzat) oso arriskutsua da nolabait inguru, parkeak edo hiri-inguruneetan ohi(tu)tzea eta ez dugu hori nahi. Eta federazioarekin eta koadrilekin batera lanean ari gara horretarako: aldentzeko inguru horietatik(an). 
 
3. Donostiako Intxaurrondo auzoan lau basurde agertu ziren. Hiru tiroz hil zituzten eta besteak ihes egin zuen. Erabaki ona izan zen?
Bai, kasu horretan ez zegoen joku handirik. Batetik, animaliak oso izu zeudelako; gero, harrapatzeko horrelako egoeran oso zaila da; oso zaila da; denbora asko beharko litzateke; eta gero dago beste arazo bat, animalia horiek, nolabait ohitu direnak Intxaurrondora joaten edo toki horietara joaten, komeni da kentzea. Orduan, batzu(e)k ikasten baldin badute, beste batzu(e)k ikasiko dute atzetik. Orduan, guri horrek beldurra ematen digu. Nik uste dut mantendu behar dugula egoera bat naturala esan dezagun ez? Eta basurdeak egon behar duela egon behar duen tokian eta ez hor. Orduan beste soluziorik, soluzio errazik ez zegoen. Saiatu ginen baita ere pintxatzen dardoekin edo baina inposiblea zen. 
 
4. Kalean basurde bat ikusten badugu, zer egin behar dugu?
Ba hoberena izango litzateke, Aldundira, guri deitzea, Aldundira deitzea edo, bestela, ehiza-federaziora deitu. Eta gu harremanetan jarriko gara; aztertuko dugu; jarriko gara harremanetan ehiztariekin eta begiratuko dugu nola, larria den edo ez, eta horren arabera, zerbait egin. 
 

detalle2

Document library

B2
04-28-2017

x61pRelaContWAR

  • Zinea Sortzen
16173615

x61pViewCountWAR

8535

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR