Ehiztariak erasotuta?
Ehiztari askori etxetik datorkie afizioa; txikitan aitaren edo aitonaren eskutik hasi ziren ehizan. Gaur egun, ordea, ehiztariak ez dabiltza lehen bezain lasai, gizarteko talde batzuk kontra dituzte eta.
Bideo honetan, gai honekin lotutako zenbait talderen ikuspuntua jaso dute: ehiztariena, animalista batena eta erakunde bateko arduradunarena.
ESATARIA. Etxetik datorkie afizioa. Txikitan aitaren edo aitonaren eskutik hasi ziren ehizan.
JON EHIZTARIA. Nik gogoratzen dudana behintzat bada, banaiz hirugarren generazioa.
ESATARIA. Ehiza-mota guztietan aritu da Jon, eta orain zailena du gustoko.
ESATARIA. Intentatzea bakarrik, ahaleginak egitea, hurbiltzea pizti hori, eta lantze hori egitea…
ESATARIA. Ia 65 mila pertsonak dute ehiza-baimena Hego Euskal Herrian.
EHIZTARI GAZTEA. Ez dago modan, ez da hori eroaten, ez…
ESATARIA. Gazteen artean baina, galtzen ari da afizioa.
EHIZTARI GAZTEA. Ez gara animalia hiltzaile batzuk bakarrik: gara natura-gestoreak gara eta ekologistak be (ere) bai.
ESATARIA. Ehizaren defentsa irmoa egiten dute, natura orekatzeko tresna gisa aurkeztuz. Basurdearen gorakada jartzen dute adibide.
JON EHIZTARIA. Arazoa oso benetakoa da. Hori gure funtzioa eta gure aukera hori zabaldu.
ESATARIA. Hala ikusten dute administrazioek ere, arazoaren parte baino gehiago, arazoaren irtenbide moduan.
Arabako Foru Aldundiak, adibidez, uxaldi gehiago baimendu ditu basurdearen hedapena dela eta.
ARABAKO FORU ALDUNDIA. Ezagutzak eta eskarmentuak esaten digu espezieen kontrolerako ez dagoela ehiza bezalako neurririk.
ESATARIA. Guztiz kontra daude talde animalistak.
ANIMALISTA. Basurdek normalean orain arte jan egin dituztela beste harrapari batzuek. Eta gaur, zoritxarrez, ez dira…, desagertu dira.
ESATARIA. Ehiztariak erasotuta sentitzen direla salatzen dute.
ANIMALISTA. Sentitzen badira presionatuta, hori guretzat erabat pozgarria da.
ESATARIA. Kritiken iturri eta belaunaldien arteko erreleboa kolokan, ehizaren etorkizuna ez dago argi.