detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Espresionismo abstraktua Guggemheimen

Espresionismo figuratiboa eta abstraktua bi Mundu Gerrateen artean sortu ziren. Arte figuratiboa Europa erdian hasi zen eta abstraktua Estatu Batuetan

 

“Pintatzeko azal gogor baten sostengua behar dut. Zoru gainean gustura sentitzen naiz, koadroaren partaide”.


Jackson Pollock

 

Espresionismo figuratiboa eta abstraktua bi Mundu Gerrateen artean sortu ziren. Arte figuratiboa Europa erdian hasi zen eta abstraktua Estatu Batuetan. Mundu gerrak eragindako hondamendiak izugarriak izan ziren eta artistak ezbehar haien ondorioak gaitzesten ahalegindu ziren.

“Odolberoak” izeneko artista abstraktuen taldea: Willem de Kooning; Jackson Pollock; Adolph Gottlieb; Ad Reinhardt; Robert Motherwell; Clyfford Still; James C.Brooks; Hedda Sterne; Jimmy Ernst; Bradley Walker Tomlin; Richard Pousette-Dart; Barnett Newman; Theodoros Stamos; William Baziotes; Mark Rothko, 1950ko azaroa
Argazkia: Nina Leen. Getty ImagesChan

1940ko hamarkadan, joera figuratiboarekin asperturik zenbait margolari eta eskultore iparamerikar New Yorken elkartu ziren, pintura abstraktuaren oinarriak gauzatzeko asmoz. Mark Rothko, Willem de Kooning, Jackson Pollock, Clyfford Still, Robert Motberwell eta Barnett Newman izan ziren mugimendu honen protagonistak. Urte haietan Europatik Estatu Batuetara atzerriratu berriak ziren artista kubista eta surrealistekin batera, New Yorkeko Peggy Guggenheim galeriak gogo onez ikusi zuen abangoardia berri hura, eta horri esker lortutako babesa erabakigarria izan zen espresionismo abstraktuaren sortzaileentzat.

Hala ere, espresionismo abstraktuaren arrakastak ez zuen asko iraun. Alde batetik, artista haiek ez zuten lortu mugimendu sendo bat osatzea, eta berehala hasi ziren liskarrak beraien artean. Arte-adituen ustetan, mugimendu batu bat egituratzeko, ez zen nahikoa artegintza zaharraren aurka jartzea. Bestalde, espresionismo abastraktuak ez zuen lortu, inpresionismoak edo kubismoak bezala, estilo bakar bat irudikatzea. Kaleratu zuten imajina oso anitza izan zen, eta artisten artean oso harreman gutxi izan zuten.

Jackson Pollock, Mark Rothko eta Willem de Kooning izan ziren Estatu Batuetako espresionismo abstraktuaren sustatzailerik nagusienak.

Arshile Gorky, Loreen errotako ura (Water of the Flowery Mill), 1944.

Pollock ezaguna da "Action Painting" deitutako teknikarengatik. Bere inkontzientearen arabera margotzen zuen. Oihala lurrean zabaldurik, pintura bertara jaurti eta bat-batean ateratzen zitzaiona gauzatu ohi zuen. Bere kromatismoa oso emotiboa da eta trazuak oso askeak. Pollock 44 urterekin hil zen auto-istripu batean.

Rothkok helburu mistiko edo filosofikoak zituen. Laukizuzen-formako planoak landu ohi zituen: koadroaren ertz batetik bestera egindako zerrenda koloretsuak. Berrogeiko hamarkadan kolore beroak margotu zituen eta hirurogeikoan kolore hotzak, beltz eta grisak, nagusiki. Rothko eta Pollockek abstrakzioa azken mugaraino eraman zuten, irudiak alde batera utzita.

De Kooning jatorriz holandarra zen. Gaztetan muralista gisa lan egin zuen. Estatu Batuera bidaiatu ondoren, oihalean pintatzen hasi zen. Zenbait artelanetan horma-irudien eragina nabarmena da. Irudi erotikoak eta elementu abstraktuak nahastu zituen askotan. Horren adibideak dira "Emakumeak” seriean margotutako elementu anatomikoak.

Terra Foundation for American-Art erakundeari esker, 33 artistaren 130 pintura, eskultura eta marrazki ikus ditzakegu Bilboko Guggenheim Museoan. "Espresionismo Abstraktua” erakusketa ekainaren l0era arte egongo da ikusgai.

Juanjo Dorronsoro

 


detalle2

Document library

B1
04-04-2017

x61pRelaContWAR

  • Dorronsoro , Juanjo
16172592

x61pViewCountWAR

6922

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR