detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Henri Michaux: "Beste Aldea" Guggenheim-en

Erakusketa hau azken hirurogei urteetan artista belgikarrak egindako lanaren emaitza da.

 

 

 

“Nire lanak poesia osatugabeak
 dira beti: trazuaren
eta keinuaren dantza"

H. Michaux

 

 

Henri Michaux poetagile eta margolaria izan zen. Henri Michaux Belgikan jaio zen 1899. urtean eta Parisen hil zen 1984an. Bere lehen artelanetan, eragin handia izan zuten Paul Klee eta Max Ernst margolariek. Henri Michaux poetak esperimentazio lan hau bi artista horiei esker burutu zuen, horiek bultzatu zuten arte figuratiboaren ordez abstrakzioa lantzea. Ehunka margolan gauzatu zituen paperean. Musika eta etnografia ere gogokoak izan zituen. Berrehun eta hogeita hamar artelan eta objektu daude ikusgai Guggenheim museoan. Erakusketa hau azken hirurogei urteetan artista belgikarrak egindako lanaren emaitza da.

Titulurik gabea, 1981

Guggenheimeko erakusketa hiru ataletan dago banatua: alfabetoa, giza irudia eta izaera psikologikoa. Michaux, bere ahalmen pertzeptualak estimulatzeko, meskalina, peiotea eta haluzinogeno ezberdinez baliatu zen. Bere lan literarioak eta pinturak oso bereziak dira. Idazkera, margolaritza eta grafismoa batera lantzeak ematen zion berezitasun hori. Michauxrek margotu behar zuen hura aurrez aztertzeko ohiturarik ez zuen. Nahiago izaten zuen bere kasa ateratzen zitzaiona bat-batean paperean edo oihalean gauzatzea. André Gidék zioen H. Micheaux "poeten poeta" zela. Bere ibilbide artistikoa oso anitza eta ugaria izan zen. Inoiz konformatzen ez diren pertsona horietakoa izatean, bere jarduerei ez zien inolako mugarik ipintzen eta bere ideiak, besterik gabe, harantzago eramaten saiatu zen. Horregatik psikiatren laguntza behar izaten zuen askotan. Suitzan bizi zen Julian Ajuriaguerra bilbotar psikoanalistarekin tratu handia izan zuen.
H. Michauxrek ehunka marrazki eta margolan egin zituen, asko eta asko, nahiko ulergaitzak. Octavio Paz mexikar poetak zioen belgikar idazle-margolariaren mantxek harridura eragitea zutela helburu. Bere artelan gehienak, grafismoak, zeinuak, txinatar tintaz egindako ideogramak dira. Paperean edo oihalean egindako bere irudiek zeharkako galdeketa eskatzen dute eta, egun ere, hizkuntza hori konprenitzea ez da erraza izaten. Margotzeko edo marrazteko bere jarduerari Michauxrek "fantasmismoa" deitzen zion.
Henri Michauxrek teknika ezberdinak erabili zituen bere zeinu eta irudiak jorratzeko: akuarela, olio-pintura, tenpera, tinta beltza, igurtzimendua, marruskadura, pintura akrilikoa eta mota askotako paperak.
Erakusketa honen komisarioa Manuel Cirauqui da, eta Parisko Michaux Artxibategiaren laguntzarekin antolatu da Bilbon.
Henri Micheauxren erakusketa maiatzaren hogeita zortzira arte egongo da Bilboko Guggenheim museoan.

Juanjo Dorronsoro

 


detalle2

Document library

B2
03-14-2018

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16142100

x61pViewCountWAR

3625

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR