detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Goya eta Gorte Ilustratua

"Goya eta Gorte Ilustratua" Bilboko Arte Ederren Museoan

 

 

 

“"Arrazoiaren ametsak
 munstroak sortzen ditu"

Kapritxoak, Goya

 

 

 "Goya eta Gorte Ilustratua" da Bilboko Arte Ederren Museoak eskaintzen digun erakusketa, 96 artelan ikusgai. Horietako 72 Prado Museotik ekarritakoak eta 9 Bilboko Arte Ederren Museoarenak. Erakusketa hau elkarlanean prestatu dute Prado Museo Nacionalak, "La Caixak" eta Bilboko Arte Ederren Museoak. Goyaren olio eta kartoiez gain, XVIII. mendeko zenbait margolarien lanak daude ikusgai: Lorenzo Tiepolo, Luis Paret eta Antonio Carnicerorenak, besteak beste..

Pelelea, 1791-1792

Francisco de Goya Zaragozako Fuendetodos herrian jaio zen, 1746an, eta Bordelen atzerriratuta zegoela hil zen, 1828.urtean. Goyak Zaragozan eta Italian egin zituen arte-ikasketak. 1775ean, Madrilen bizitzen jarri zen eta, Francisco Bayeuri esker, Karlos III.aren gortean sartzea lortu zuen. Gorteko lehen lanbidea tapiz-kartoien marrazkiak egitea izan zen. Gero San Fernandoko Arte Ederren Akademian sartzen saiatu zen, baina ez zuen berehala lortu. Goyaren trebezia artistikoa berehala ezaguna egin zen Madrilgo burgesiaren artean. Escorial jauregia dekoratu eta Zaragozako Pilar Basilikaren horma-irudiak egin zituenean, Erregearen Ganbarako pintore izendatu zuten. Titulu hori eskuratzeak eta maila horretako artelanak gauzatzeak, ospe handia eman zioten Goyari eta ilustratuen eta jauntxoen erretratuak egiten hasi zen.

Goyaren ibilbide artistikoa oso anitza izan zen, ez zen mugatu joera batera bakarrik. XVIII. eta XIX. mendeetako estilo ezberdinak landu zituen. Hasiera batean, neoklasizismoaren eta erromantizismoaren bideak urratu zituen eta, azken urteetan, inpresionismoaren eta espresionismoaren oinarriak.

Goyak bi eratako artelanak margotu zituen. Batetik, elizaren eta nobleziaren gaiak: ehizako irudiak, gai mitologikoak, jai eta ospakizunak, paseoak, erregearen familia janzkera apainekin... Irudi horiek koloretsuak eta argitsuak dira eta bat-bateko pintzelkadaz daude osatuak. Herritar arrunten gaiak, berriz, honakoak dira: gaiztakeriak, gerrako eszenak, sorginen bilerak, inauteriak, "La Pradera de San Isidro”ko dantzak eta ospakizunak, zezenen jaialdiak, majo eta majen itxurakeriak, burgesen libertimenduak, frantziarrek Espainian egindako sarraski eta basakeriak... Azken gai horiek pintura beltzen eta grabatu-sailen bidez adierazi zituen. Grabatuak lau zatitan daude banatuak: "Kapritxoak", "Gerraren hondamendiak", "Tauromakia" eta "Kirtenkeriak" Goyak bere garaiko gizartea zorroztasun handiarekin kritikatu zuen.

Francisco de Goyaren koadro hauek, azken hilabeteetan, Zaragozako Caixa Forum-en egon dira ikusgai. Otsailetik maiatzaren 28ra arte, Bilboko Arte Ederren Museoan egongo dira.

Juanjo Dorronsoro


detalle2

Document library

B2
02-27-2018

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16141538

x61pViewCountWAR

7248

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR