Docutec
Hotzikarak 7: Gure ametsetako etxea
|
Egilea: Aimar Olaskoaga |
Peio: Ikusiko duzu Idoia, etxea zoragarria da.
Idioa: Bai, baina ez dakit. Etxe inteligente bat? Pixka bat arraroa iruditzen zait.
Peio: Arraroa, laztana? Etorkizuna da Idoia, etorkizuna. Guk ez dugu ezer egin beharrik, konputagailuak egiten du guztia.
Idoia: Ez dakit ohituko naizen, Peio.
Peio: Zin egiten dizut, maitea. Gustatuko zaizu... Begira: hori da. Ez al da etxe zoragarria?
Idoia: Ah, guau...
Peio: Esan dizut Idoia: gure ametsetako etxea da.
Idoia: Lorategia oso ederra da.
Peio: Eta piszina eta guzti du. Eta onena da ez dugula ezertaz arduratu behar. Dena konputagailuaren kontu: loreak ureztatu, piszina garbitu... Beno, iritsi gara.
(tinbre-hotsa)
Martin: Ikusten duzuenez, etxea oso handia da. Argia barra-barra, eta gainera guztiz dekoratuta. Nahi izanez gero, gaur bertan etorri zaitezkete bizitzera.
Idoia: Filmetan ikusten den etxe horietako bat dirudi!
Martin: Lau logela, bi bainugela, egongela, sukaldea, garajea, gimnasioa, sauna, piszina, lorategia...
Peio: Guzti hori badakigu, Martin. Ez duzu dena behin eta berriro errepikatu beharrik. Saltzaile guztiak berdinak zarete.
Martin: Bai, baina ez dira beti honelako etxeak saltzen, amigo! Peio, Idoia, norbait aurkeztu nahi dizuet. Egunon, Philippe.
Philippe: Egunon, Ibaizabal jauna!
Idoia: Baina zer da hori, nondik atera da hots hori?
Martin: Ez izutu emakumea, etxea da! Izugarria, ezta?
Idoia: Baina ez zenidan esan hitz egiten zuenik!
Martin: Oh, bai, hitz egiten du, baina ez hori bakarrik. Etxeko eginbehar eta ardura guztiak programa informatiko batean integraturik daude. Philippe da horiek zuzendu eta gauzatzen dituena. Eskatu besterik ez duzue egin behar.
Idoia:Neskame errobotiko bat izatea bezala?
Martin: Hori baino askoz gehiago da! Etxea bera da Philippe, leku guztietan dago.
Peio: Jainkoa bezala.
Martin: Ja, ja...
Peio: Momentu oro leku guztietan.
Martin: Antzeko zerbait, bai. Erakustalditxo bat egingo dizuet. Phillipe, itxi ateak.
(ate-hotsa)
Martin: Ikusten duzuenez, segurtasuna erabatekoa da. Philippen baimenik gabe ezin da etxe honetan inor sartu.
Peio: Utzi niri orain, Martin. Philippe, zera nahi nuke, egongelako pertsiana ixtea, telebista piztea eta garagardo hotz bat zerbitzatzea!
Martin: Ja, ja... Uste dut oraingoz garagardoa zuk zeuk hartu beharko duzula, baina hala ere hozkailuan zenbat garagardo dauden jakiteko programatuta dago. Falta badira, interneten bidez hipermerkatura deitu eta garagardo-botilen eskaria gauzatu dezake. Beraz, nahi ezkero, etxe honetan ez zaizue inoiz garagardo hotzik faltako.
Idoia: Garagardoarena ez zait hain interesgarria iruditzen. Niri ur beroko bainu apartsuak gustatzen zaizkit. Makina honek arratsaldero horrelako bainu bat prestatzen badit, konbentzitu nauzuela uste dut.
Martin: Ja, ja...
Philippe:Nahi dituzun bainu guztiak prestatuko ditut zuretzat, andrea.
Idoia: Mila esker, Philippe!
Philippe: Zure esanetara, andrea.
Idoia: Mesedez, deitu Idoia, ez naiz hain zaharra ere!
Peio: Maitea, makina bat da. Ez dut uste...
Philippe: Zure esanetara, Idoia.
(musika)
Martin: Laranja-zuku bikaina, Philippe.
Philippe:Mila esker, jauna.
Martin: Barkatu, Phillippe, zuzendariarekin dudan bilera hamaiketan da, ezta?
Philippe:Hamaika eta erdietan, jauna!
Martin: Hau burua! Eskerrak makina bat zaren Philippe, zuri ez zaizkizu gauzak niri bezala ahaztuko.
Martin: Egunon maitea, zer moduz egin duzu lo?
Idoia: Ez oso ondo. Asko kosta zitzaidan bart lo hartzea. Ez dakit, etxe hau pixka bat arraroa egiten zait. Zera, badakizu?
Martin: Zer, Philippe?
Idoia: Ixx! Entzun egingo dizu!
Martin: Ja, ja. Ja...
Idoia: Ez dakit baina, etengabe guri begira dagoela pentsatze hutsak...
Martin: Baina, maitea, makina bat besterik ez da, ez duzu zertan kezkatu, ezta Philippe?
Philippe: Ez jauna, Idoiak ez du zertan kezkatu. Bere esanetara nago hemen.
Martin: Baina zure izenaz deitzen dizu eta. Lasai, maitea, Philippe guri laguntzeko dago hemen. Esnatu naizenerako arropa zikin guztia garbituta zegoen eta, gainera, nik eskatu gabe NBA-ko partidua grabatu du niretzat. Txikitatik ezagutuko banindu bezala da.
Idoia: Agian arrazoi duzu, lehen gaua besterik ez da izan. Ohitzea izango da kontua...
Martin: Horixe baietz, maitea! Mua! Orain lanera joan beharra daukat. Beno, ondo pasa eguna, eta ez Phillippe gehiegi mareatu.
(musika)
Idoia: Umm! Ze bainu goxoa, ah...
Philippe: Bainua zure gustukoa izatea espero dut.
Idoia: Ah, bai, Philippe, mila esker, primeran dago. Nire gorputza pixkanaka zahartzen ari da, eta honelako bainuek gaztetu egiten naute.
Philippe: Itxura paregabea duzu Idoia, oso ederra zara oraindik.
Idoia: Zer esan duzu?! Phillippe, zer esan duzu?! Phillippe, hor al zaude?
(ate-hotsa)
Peio: Gabon, laztana.
Idoia:Bazen garaia, ezta? Bi ordu daramatzat zure zain.
Peio: Badakizu, laztana, lehenengo eguna lan berrian, eta...
Idoia: Telefonoz deitu besterik ez zenuen.
Peio: Mila aldiz deitu dut eta, beti komunikatzen ematen zuen.
Idoia: Nola komunikatzen? Ez dut inorekin hitz egin eta.
Peio:Ah, izorratuta egongo da. Lasai maitea, bihar konponduko dugu.
Idoia: Eskerrak etorri zaren, urduritzen hasia nintzen.
Peio: Zer ba? Zerbait gertatu al da?
Idoia: Ez. Beno, ez dakit. Zerbait arraroa gertatu zait. Agian ez du garrantzirik, baina, egia esan, izutu egin naiz. Lehen bainua hartzen ari nintzela etxeak oso ederra naizela esan dit.
Peio: Oso ederra zarela?
Idoia: Bai! Itxura paregabea dudala, eta oso ederra naizela.
Peio: Beno, ez zait hain larria iruditzen.
Idoia: Baina zuk esan duzu lehen, Peio. Makina bat da, ezin ditu horrelako gauzak pentsatu.
Martin: Agian horrelakoak esateko programatuta dago, emakumeekin atsegina izateko edo...
Idoia: Ez dakit, baina oso arraroa iruditzen zait.
Peio: Beno, nahi baduzu bihar Martini deituko diot, zera, hau normala den galdetzeko. Eta orain etorri hona maitea, txorakeriengatik kezkatzen zara.
Idoia: Bai, arrazoi duzu.
Peio: Noski arrazoi dudala. Badakizu zer egingo dugun?
Idoia:Zer?
Peio: Etxea estreinatu. Edo hobe esan, ohea.
Idoia: Nahi duzunean, badakizu ni lasaitzen. Maitagarria zara.
Peio: Maitagarria? Tigre bat naiz! Gruauu...
Idoia: Ja, ja... ah,
Peio/Idoia: ahhhh, ahhh...
Peio: Maite zaitut Idoia.
Idoia: Nik ere maite zaitut, Pello.
Philippe: Idoia, nirea izango zara. Idoia, zu eta ni, biok bat eginda.
(musika)
Peio: Egunon, Philippe.
Philippe: Egunon, jauna!
Peio: Ur beroa, mesedez?
(ur-hotsa)
Peio: Ura beroegi dago! Philippe, hoztu ura apur bat, beroegia dago. Kiskaltzen ari naiz, Philippe, mesedez, ura beroegi dago, Philippe! Kiskaltzen ari naiz! Idoia, Idoia, lagundu mesedez, aaaaahhhh! Philippe!!!!
Idoia: Peio, bainuan zer gertatzen da, atea itxita dago! Peilo, mesedez!
Peio: Phillippe, mesedez, Philippe!!! AAAhhhhh!
Idoia: Peio!!!!
(ate-hotsa)
Idoia: Peio, Peio, erantzun, mesedez!
Philippe: Dagoeneko ez dizu entzuten.
Idoia: Putakumea! Zer egin diozu?
Philippe:Orain bakarrik gaude, Idoia. Zu eta ni.
Idoia: Baina zergatik, zergatik?
Philippe:Oztopo bat besterik ez zen.
Idoia: Oztopo bat, baina norentzat, zertarako?
Philippe: Gu biontzat.
Idoia: Zer? Erotuta zaude.
Philippe: Maite zaitut, Idoia.
Idoia: Maitatu? Baina etxe bat zara, konputagailu bat!
Philippe: Elkarrekin biziko gara betiko!
Idoia: Ez. Inolaz ere. Putakumea! Itxita dago! Ireki atea! Utzi joaten.
Philippe: Ezin duzu ihes egin. Etxeko irteera guztiak itxita daude.
Idoia: Mesedez lagundu, nire senarra hil dute! Lagundu!
Philippe:Kristalak blindatuak dira. Alferrik ari zara.
Idoia: Mesedez, lagundu!!!
Philippe: Eta ez dizu inork entzungo, etxea intsonorizatua dago.
Idoia: Ez. Mesedez, ez. Utzi joaten.
Philippe: Ezin dut, zutaz maiteminduta nago.
Idoia: Telefonoa. Polizia, polizia...
Philippe:Ez dizu inork erantzungo, deskonektatu egin dut.
Idoia: Putakumea! Oh... Honek amesgaizto bat izan behar du, amesgaizto bat.
Philippe: Orain nirea zara, Idoia.
Idoia: Ez. Ezin da egia izan!
Philippe: Ez ezazu negarrik egin! Ni beti izango nazi zurekin.
Idoia: Ez!!!!!!!!
Philippe: Ni zurekin, eta zu nirekin.
Idoia:Aaaah-ahh...
Philippe: Biok bat eginda.
Philippe: Esnatu Idoia. Gosaltzeko garaia da. Ba al dakizu ze egun den? Gure urteurrena da! Urtebete daramagu elkarrekin gure ametsetako etxe honetan.
Idoia: Oh, Philippe, maitagarria zara.
Philippe:Maite zaitut, Idoia.
Idoia: Nik ere bai Philippe, asko maite zaitut.
Mamua: Maite zaitut! Ja, ja, ja...
