detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 23: Putreak gose direnean

Egilea: Jasone Osoro
Musika:  Jean Louis Argus

Zuzendaria:  Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Medikua
:   Peio Artetxe
Mutila:   Anjel Alkain
Neska:   Aintzane Gamiz

 

 

 

 


Medikua: Azkenaldian esan nizun tabakoa utzi eta kafe gutxiago hartzea komeni zitzaizula.
Mutila:  Tira, bizi ere egin beharko dugu, ezta?
Medikua: Ez nabil txantxetan, Asier! Zure bihotzak eman zizun behin abisua, ez ahaztu. Eta pisuari dagokionez, esan dizut mila aldiz lodiegi zaudela.
Mutila:  Horrek ez dauka soluziorik.
Medikua:  Edukiko luke otorduen erdia platerean utziko bazenu.
Mutila:  Eta nork jango du nik utzitakoa?
Medikua:  Txoriek! 

(auto-hotsa)

Neska: Eta, zer esan dizu medikuak?
Mutila:  Zer esango zidan ba! Betiko erretolika: erretzeari utzi beharko niokeela, kafea laga, flakatu, ba!
Neska:  Beno, kafea eta tabakoarekin, ados. Baina kiloei dagokienez "artículo tres", kasurik ez. Niri gizon indartsuak gustatzen zaizkit, Obelix... 
Mutila: Je, je..
Neska: Eta, urruti al dago?
Mutila: Iristear gaude.
Neska: Zer erakutsi behar didazu?
Mutila: Ixo! Sekretu bat dela esan dizut.
Neska: Baina hainbesterako? Baso-erdian gaude eta!
Mutila: Ez zenuen leku hau ezagutzen, ezta?
Neska: Ez. Badakizu urbanita naizela. Ez naiz hiritik apenas atera.
Mutila:  Ba zuk ere baduzu hegoak zabaltzen hasteko ordua. Animaliak gustatzen al zaizkizu?
Neska:  Animaliak? Batzuk bai, eta beste batzuk ez. Zergatik? Zure sekretuarekin zerikusirik ba al du, Obelixko?
Mutila:  Gutxi gorabehera. Gainera, oso gutxik dute honen berri. Ea, iritsi gara.
Neska: Hemen?
Mutila: Ate honen ostean, bai.
Neska: Terrazan?
Mutila: Ez da bizileku txarra, ezta?
Neska: Irrikaz nago zer den ikusteko.
Mutila: Baina aurretik...
Neska: Zer?
Mutila: Ta-txan!
Neska: Zer da hori, zapi bat? Ze... ze... zertarako?
Mutila: Zure begi eder horiek estaltzeko.
Neska: Zu ez zaude burutik sano.
Mutila: Batez ere ezagutu zintudanetik, panpoxa. Mua!
Neska: Zalamero halakoa! Ekatzu zapia, Obelixko!
Mutila: Neuk jarriko dizut.
Neska: Ah!
Mutila: Mina?
Neska: Ez estutu hainbeste.
Mutila: Horrela ondo?
Neska: Bale.
Mutila:  Eskutik heldu, neuk gidatuko zaitut... Hemen, hori da. Orain eskailera-pare bat. Hemen jarri oina, hemen, hemen. Aupa! Oso ondo.
Neska: Asko falta al da?
Mutila: Hementxe, listo.
Neska: Zer da soinu hori? Zapia ken dezaket?
Mutila: Neuk kenduko dizut. Bat, bi eta hiru!
Neska: Hala, putreak dira eta!
Mutila: Gustatzen?
Neska: Bai, baina zenbat daude?
Mutila: Sei.
Neska: Eta ez al dira arriskutsuak?
Mutila: Ke ba!
Neska: Kaiola txiki honetan, gaixoak!
Mutila: Nahikoa leku daukate!
Neska: Bai zera! Hegaztiek libre bizi behar dute.
Mutila: Ez zara sermoiekin hasiko, ezta?
Neska: Zuk ikusi, baina niri pena ematen didate.
Mutila:  Ohituta daude honela bizitzen. Gainera kaiolako ateak irekita daude, nahi dutenean ateratzen dira.
Neska: Zer erremedio! Eta zer jaten dute?
Mutila: Okela.
Neska: Haragi asko beharko dute.
Mutila: Dezente bai.
Neska: Pena ematen didate, eta beldurra!

Neska: Uf! Goazen hemendik, hotzez nago eta!
Mutila: Eta orain bigarren sorpresatxoa.
Neska: Zer, berriz ere begiak itxi behar ditut?
Mutila: Ez. Oraingoz ez. Goazen.
Neska: Ama, hau logela erraldoia. Eta ohe hori?
Mutila: Polita, ezta?
Neska: Neu ere gose naiz, okela gose.
Mutila: Utziko didazu zapiarekin begiak estaltzen?
Neska: Gaizto halakoa!
Mutila: Ja, ja, ja...
Neska: Jolastu egin nahi duzu, ezta Obelixko?
Mutila: Lagako?
Neska: Gatibu naukazu, egin nirekin nahi duzuna.
Mutila: Itxoin.
Neska: Esku-burdinak?
Mutila: Ohera lotu nahi zaitut.
Neska: Gaur dena libre.
Mutila: Eta orain begiak itxi aurretik...
Neska: Zer? Beste sorpresa bat?
Mutila: Begira gora, Velux horretara. Ta-txan!
Neska: Zer da hori?
Mutila: Nire putreak.
Neska: Gure gainean?
Mutila: Voyeur hutsak dira. Ikaragarri gustatzen zaie sabaiko leihotik begiratzea. Ez al dira politak?
Neska: Eta horiek begira ditugula egin behar dugu txortan?
Mutila: Ez al da morbosoa?
Neska: Ai, zuk uste? Nik nahiago sabaian ispilu bat jartzea. Baina tira.
Mutila: Itxoin. Begiak estaliko dizkizut.
Neska: Ai, ai ama, ai, ai, segi horrela, tanke bat bezalakoxea zara, Obelixko! Ai, ai, ai... 
Mutila: Ai, ai, ah, ah...  Nire bihotza!
Neska: Zer? Asier?
Mutila: oh, ah, oh, oh...
Neska: Asier, zer gertatzen zaizu?
Mutila: Oh, ah, ok...
Neska:  Orain ez, eh? Asier! Asier! Ah, Asier! Asier! Asier! Asier! Lagundu! Lagundu! Baina zer arraiotan ari naiz? Nork entzungo ditu nire oihuak? Hemen ez dago inor. Inork ez du hau ezagutzen. Ez. Asier gajoa! Eta ni ito egingo naiz hemen azpian. Zer da zarata hori? Putreak! Zertan dabiltza? Lagundu! Lagundu! Nola, nola bururatu ote zaigu erokeria hau egitea? Zergatik niri? Zer egin dut nik hau gertatzeko? Lagun nazala norbaitek, mesedez! Lagundu! Ez dut ikusten. Ezin ditut eskuak burdin madarikatu hauetatik askatu... Zertan ari dira putre nazkagarri horiek? Zer nahi dute? Leihoa puskatu? Asier! Zergatik egin didazu hau? Usteltzen ari zara beroarekin, maitea! Usteltzen. Ezin dut usain hau gehiago jasan.

Putreak gose dira. Ez. Asierren haragi ustela usainduko zuten. Nire gainetik kendu behar dut. Ezin dut. Lagundu! Ama! Lagundu! Ahhhh!
 

           

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20656075

x61pViewCountWAR

1123

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR