detalle dokuteka-generico-fitxa

Hotzikarak 16: Amaren babeza bezalkorik!

 

Egilea: J. Goenaga
Musika: Jean Louis Argus

Zuzendaria: Joxe Felipe Auzmendi
Aktoreak:
Maribi:
Idoia Sagarzazu
Umea: Nekane Sarobe
Peio: Anjel Alkain 
Begoña:  Marian Galarraga
Medikua: Joxe Felipe Auzmendi  

 

 

 

 

 

(zurrunga-hotsak)

Maribi: Peio! Peio, Peio, lo zaude!
Peio:  Ze, ze nahi duzu?
Maribi: Ez naiz ondo sentitzen Peio.
Peio:  Egon lasai, neska! Egin ezazu lo.
Maribi: Ezin dut. Mugitzen ari da, asko mugitzen ari da.
Peio:  Lasaitzen bazara, bera ere lasaituko da. Ez al zizun hori esan medikuak?
Maribi: Bai, baina... atera egin nahi du.
Peio:  Ez ezazu txorakeriarik esan!
Maribi: Bultzaka ari da, min handia egiten dit.
Peio:  Beno, beno, azkar hasi da. Oraindik lau hilabete gelditzen dira eta. Bost hilabetekoa zaude, ezta?
Maribi:  Peio, goazen erietxera. Atera egin nahi, minez nago, eta gainera, atera egin nahi duela esan dit.
Peio:  Zer?
Maribi: Berak esan dit. Atera egin nahi duela.
Peio:  Ba esaiozu nire partetik oraindik ez zaiola tokatzen, entzun? Oraindik oso txikia dela mundu honetara etortzeko.
Maribi: Ez naiz txantxetan ari.
Peio:  Ez. Ni ere ez, Maribi. Hala. Amesgaiztoren bat izango zenuen. Normala a zure egoeran. Lasaitu, eta egin lo. Bale?
Maribi: Peio! Peio!

(ordulari-hotsa)

Umea: Ama!
Maribi: Zer, umea?
Umea: Atera egin nahi dut.
Maribi: Esan diot, baina ikusten duzu, ez dit kasurik egin.
Umea: Ama, aspertzen ari naiz hemen barruan.
Maribi: Lasai umea, oraindik ez zaizu tokatzen. Oso txikia zara oraindik.
Umea: Ama! Oso ilun dago dena. Atera hemendik, mesedez.
Maribi: Ez zaitez kezkatu, laztana. Berehala aterako zara.
Umea: Orain atera nahi dut.
Ama:  Nora zoaz txiki? Eh, utzi aitari lo egiten!
Peio:  Eh, zer geratzen ari da hemen? Eh, ah! Zer da hori? Nor zara zu?
Umea: Zuk ez al dakizu amatxori kasu egin behar zaiola?
Peio:  Maribi, ai, lagundu Maribi! Itotzen ari naiz.
Maribi: Lasaitu gizona, amesgaiztoren bat izango da.
Peio:  Ah, oh, ah...
Maribi: Esan dizut atera egin nahi zuela! Ez didazu kasurik egin...
Umea: Eta amatxori kasu egin behar zaio. Baietz ama?
Maribi: Bai, ume!
Umea: Ama, nekatuta nago. 

(ordulari-hotsa)

Maribi: Loa, loa, txuntxulun berde... Pa. Egin lo lasai laztana.
Umea: Eta berriro ateratzeko gogoa jartzen bazait?
Maribi: Zuk esan amatxori. Konforme?
Umea: Bale. Zuk ere egin lo. Ni geldi-geldi egongo naiz.
Maribi: Oso ondo maitea.
Umea: Ama!
Maribi: Zer, ume?
Umea: Zu eta ni ondo konponduko gara, baietz?
Maribi: Bai, ume, oso ondo konponduko gara!
Umea: Hala izan behar du gainera, baietz?
Maribi: Bai, laztana, hala izan behar du.
Umea: Ama!
Maribi: Zer, ume?
Umea: Hemendik aurrera ez diozu aitari ezer esplikatu beharko. 
Maribi: Ez, txiki, ez diot ezer esplikatu beharko.
Umea: Biok bakarrik egongo gara, zu eta ni.
Maribi: Bai, maitea, biok bakarrik. Hala, egin lo, lasaitu eta egin lo.
Umea. Ondo lo egin, amatxo.
Maribi: Ondo lo egin, txiki! Loa, loa, txuntxurun berde...

(oin-hotsak)

Begoña: Maribi, aspaldiko, zer moduz?
Maribi: A, kaixo, Mua! Begoña.
Begoña: Zer, parkerako bidea ikasten?
Maribi: Beno, badakizu, umeak parkera etorri nahi zuela eta!
Begoña: Azkar hasi zaizu agintzen.
Maribi: Ez dakizu zer nolako karakterra daukan.
Begoña: Noizko duzu?
Maribi: Hilabete barru tokatzen zaio.
Begoña: Aizu, jakin nuen Peiorena.
Maribi: Peiorena?
Begoña: Bai. Alde egin dizula, ezta?
Maribi: Ah, bai, bai.
Begoña: Koldarra halakoa! Ez zuen horietako ematen Peiok. Ez horixe, baina gaur egun ezin zara gizonez fidatu.
Maribi: Beno, badakizu...
Begoña:  Zu egoera honetan utzita, gainera! Bakar-bakarrik.
Maribi: Ez. Lasai. Ondo moldatzen naiz txikiarekin.
Begoña: Neska, hitz egiten duzun posturan dagoeneko izan duzula ematen du.
Maribi:  Beno, elkarrekin bizi gara, ezta? Eta egunero hitz egiten dut berarekin. Beraz.
Begoña: Komenigarria dela esaten dute, bai. Ikastaroan ere askotan esaten digute. Ez zara aspaldian azaldu, eh? Nik ere hitz egiten diot, baina berak ez dit ezer erantzuten.
Maribi: Ba nireak garbi entzuteko moduan hitz egiten du. Bai, horixe!
Begoña: A ze suertea zurea, neska. Azkarra izango da inondik ere.
Maribi: Bai, oso azkarra da.
Begoña: Ea hurrengo egunean ezagutzeko modua izaten dudan. Ez badit orain hitz egin nahi behintzat!
Maribi: Ez. Ez dut uste.
Begoña: Aizu, zuri hitz egiten badizu...
Maribi: Ez. Utz ezazu. Ez zara...
Begoña. Orain lasai xamar dago eta. Amatxori konpainia asko egiten diozula, ezta?
Umea: Bai. Bai. Asko. Zer ba?
Begoña: Zer izan da hori? Maribi? Entzun al duzu?
Maribi: Jakina! Esan dizut.
Umea: Eta zuk ez diozu sinistu!
Begoña: Ez... nik esan nahi nuen.
Umea:  Ez. Zuk ez diozu sinistu. Eta nire amak ez du inoiz gezurrik esaten. Entzun!
Begoña: Maribi, kendu iezadazu hau gainetik! Maribi, nik ez nuen nahi... ah!
Umea: Ezetz ama? Zuk ez duzula gezurrik esaten?
Maribi:  Ez, maitea, nik ez dut gezurrik esaten.
Umea: Orain badaki.
Maribi: Bai. Orain sinistu duela uste dut.

(oin-hotsak)

Erietxeko administraria: Esnaola doktorea, bigarren kirofanora.
Maribi: Aizu!
Medikua: Momentu bat mesedez, oso lanpetuta gabiltza.
Maribi: Nire txikia jaio nahi dut.
Medikua: Emakumea, jakingo duzu ba hori ez dela zuk nahi duzunean egiten. Bederatzi hilabete behar dira horretarako. Itxaron pixka batean. Segituan naiz zurekin.
Maribi: Kasu egingo al dit norbaitek? Bost urte itxaron ditut. Nekatuta nago.
Medikua: Erizainak, egiozue kasu emakume honi, mesedez. Uste dut ganbaratik pixka bat endredatuta dabilela. Ulertzen didazu, ea lasaitzen duzun.
Umea:  Nire ama ez dago nahastuta, nekatuta esan du, ez nahastuta. Ulertzen?
Maribi: Utz ezazu txiki!
Umea: Nahastuta zaudela esan du.
Maribi:  Ezin duzu mundu guztiarekin haserretu, maitea. Nik... neroni nekatuta nago. Hori da dena.
Umea: Entzun duzu. Nekatuta dago!
Medikua: Ah! Ah! Ze demontre? Erizaina!

(labana-hotsa)

Maribi:  Lasaitu, maitea, honela jarraitzen baduzu, inor ez da ausartuko zu hemendik ateratzera. Laugarren medikua zen hori!
Umea:  Ez kezkatu amatxo. Oso ondo nago. Goxo-goxo egoten da hemen barruan.
Maribi: Nekatuta nago, hogeita bost urte dituzu dagoeneko.
Umea: Egon lasai. Egin lo pixka bat. Nik zainduko zaitut, amatxo.
Maribi: Bai, laztana. Baina horretarako geldi egon behar duzu.
Umea:  Geldi egongo naiz, ama. Zuk egin lo lasai. Zu eta ni ondo konponduko gara. Baietz ama?
Maribi: Bai, txiki! Oso ondo.
Umea: Loa, loa, txuntxurun berde...
 

 


 

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2006-06-23

x61pRelaContWAR

20655735

x61pViewCountWAR

1177

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR