detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 39: Tatuajea

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak tatuajea egiteko asmoa da eta mutilari burutik egina dagoela iruditzen zaio.Chavezi(Venezuelakoa) buruz ere hitz egiten dute.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Jon.- Jone!

Jone.- Zer?

Jon.- Zer da paper hau?

Jone.- Zer paper?

Jon.- Mahai gainean dagoen paper hau, Felix Tatoo jartzen duen hau.

Jone.- Ah, hori ordua da.

Jon.- Ordua?

Jone.- Bai, eguna eta ordua.

Jon.- Zertarako eguna eta ordua?

Jone.-Ea Jon, Felix Tatoo jartzen badu, eta eguna eta ordua apuntatuta badaude, zer izango da?

Jon.- Txantxetan ari zara, ezta?

Jone.- Zer ba?

Jon.- Esadazu oraintxe ez duzula tatuajerik egin behar.

Jone.- Ez, Jon, tatuaje bat egin behar dut, honezkero eguna eta ordua baditut eta fidantza bat ordaindu dut gainera.

Jon.- Fidantza? Eta ez al zenidan ezer esan behar edo zer?

Jone.- Sin más... Ikusi duzu ezkutuan ere ez dudala gorde. Papertxoa egongelako mahaian topatu duzu.

Jon.- Tatuaje bat? Baina zu ere erori al zara moda anormal horretan?

Jone.- Niri betidanik gustatu izan zait, Jon.

Jon.- Eta zer koño egin behar duzu, e, larrosa bat edo izurde orijinal horietako bat? Ez, iratxo bat. No jodas, Jone!

Jone.- Ba ez, beste zeozer (zer edo zer).

Jon.- Eta jakin al daiteke non egin behar duzun?

Jone.- Ipurdi goiko aldean.

Jon.- Ez, txantxetan ari zara zu.

Jone.- A, Jon! Proiektuaren maketa jarri dute Fakultatean!

Jon.- Zer?

Jone.- Proiektuaren maketa jarri dutela erakusgai!

Jon.- Non?

Jone.- Ay! Fakultatean! Zertan zabiltza?

Jon.- Ba Chavesen inguruko erreportaje hau irakurtzen.

Jone.- Ah, hori Venezuelako diktadore hori da, ezta?

Jon.- Diktadorea? Baina zer demonio diozu? Chaves "puto amo" da, Chaves.

Jone.- Beno, telebisioan "presidente populista" bat dela diote.

Jon.- Telebistan! Telebistan Aznar atraktiboa dela ere badiote. Eta hala al da, edo zer?

Jone.- Beno, badauka sexy puntu bat.

Jon.- Benga, benga. Ah, jakina, zu tatuaje bat egitera zoaz, ezta? Zu ez zaude burutik ondo. Apur bat korkia zara, ezta dagoeneko?

Jone.- Ah, klaro, zu berriz intelektuala zara, ezta? Intelektual ezkertiarra, Chavesen laguna.

Jon.- Begira, Chaves herriaren presidentea da, herriaren laguntzarekin itzuli da berriro boterera. Badakizu zer egin duen? CIAko guztiak lotsagarri utzi, hori da tipoa, ez da hori makurtzen eta, jakina, horri hemen diktadura esaten diozue.

Jone.- Beno, Jon, niri berdin zait, nahikoa daukat proiektuaren aurkezpenarekin.

Jon.- Bale, baina ez esan hortik zehar Chaves diktadorea denik, e?

Jone.- Ah, bestela zer, afusilatu egingo nauzu?

Jon.- Ba igual baita horixe.

Jon.- Entzuten al duzu? Populista bat dela... Eta zer da demokrazia populuaren iritzia ez baldin bada? Populuari zerbitzua egitea gaizki dago kabroi nazkagarri hauentzat...

Jone.- Bale, Jon, eta orain besoa jaso eta gora zer oihukatu behar dugu?

Jon.- Mekasuen... Gora Erreala, adibidez.

Jone.- Edo Athleeetic!

Jon.- Ba al zenekien Chaves Athletic-ekoa dela, e?

Jone.- Ah, bai?

Jon.- Ez, baina zure koefiziente intelektuala neurtzen ari nintzen.

Jone.- Tontolaba!

Jon.- Zer ordura arte egoten da fakultatea irekita?

Jone.- Zortziak arte.

Jon.- Beno, ba lanetik atera eta zure supermaketa hori ikustera joango naiz.

Jone.- Bale, guay, eta gero afaltzera eramango nauzu?

Jon.- Benga emaidazu pikito bat.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
23-02-2000

x61pRelaContWAR

16338503
0:03:37

x61pViewCountWAR

4074

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR