detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Motoa (jj-102)

Jonek opari berezia egingo dio Joni.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATALA 102 Motoa


JON
    Aizu eta zer da ba egin behar dugun hori?
JONE
     Enkargu bat besterik gabe
JON
    Eta ni joatea beharrezkoa al da?
JONE
    Ba.. bai..
JON
    Baina zer da? Pisu handia duen zerbaiten bila goaz edo zer? Kotxea eraman behar al dugu?
JONE
    Ez. Oinez joango gara, pasa gailetak.
JON
     Gehiago? Pakete erdia jan duzu eta?
JONE
    Zer? Jaten dudana kontrolatzen hasi behar al duzu orain?
KALEAN
JON
    Baina nora goaz Jone?
JONE
    Lasai ia iristen ari gara eta
JON
    Baina zer da misterio hau guztia. Zergatik ez didazu esaten nora goazen?
JONE
    Ba berehala iritsiko garelako eta zu zeuk ikusiko duzu.
JON
    Aizu, ba presarik ez badaukazu Ander agurtzera pasako naiz, bere moto tailerra hemen alboan dago
JONE
    Bale
JON
     Memento bat besterik ez da izango... sartu irten bat egingo dut... bazatoz?
JONE
    Ez kalean itxarongo dut.
JON
    Kito, goazen ba orain zure leku misteriotsu horretara.
JONE
    Iritsi gara
JON
    Zer?
JONE
    Iritsi garela
JON
    Nola iritsi garela?
JONE     
    Anderrek ez dizu ezer esan ezta?
JON
    Ez agur esan eta tailerrera sartu da
JONE
     Ikusi hortxe dator Ander..
JON
     Ezin dut Jone, gehiegi da.
JONE
    Jon, opari bat da ez duzu onartzeko edo ez onartzeko aukerarik.
JON
    Ezin dut Jone, eskertzen dizut baina
JONE
     Jon, egina dago.
JON
    Baina zergatik?
JONE
    Anderrek esan zidan zure gustuko bigarren eskuko moto bat erosi zuela eta...
JON
     Jone, gehiegi da.
JONE
    Ez da hainbesterako, bigarren eskukoa da eta.
JON
    Baina, itxuraz perfektu dago eta begira kromatu hauek.
JONE
    Hori Anderri eskertu beharko diozu, berak konpondu eta prestatu du zuretzat.
JON
    Pasa egin zara.
JONE
    Anderri bota kulpa
JON
    Ia ia, horrek badaezpada motoa hemen utzi eta alde egin du
JONE
     Orduan gustatzen zaizu?
JON
    Gustatu? Joder 90. hamarkadako Honda CB 750a. Honez gero klasiko bat da moto hau Jone!
JONE
    Ba hori da inporta duena eta mesedez kontuz ibiltzea Jon, badakizu.
JON
     Nik uste nuen gertatu zena gertatuta motoak gorroto zenituela.
JONE
    Eta gorroto ditut.
JON
    Baina orduan?
JONE
    Ba niri ez zaidala motoa gustatu behar zuri baizik, baina esandakoa, ez egin astakeriarik Jon
JON
    Ez dakit zer esan.
JONE
    Jon ez duzu ezer esan behar.
JON
    Baina.
JONE
    Eta ez hasi negarrez... moteroek ez dute negarrik egiten eta...

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270935

x61pViewCountWAR

2004

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR