detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Kamera ezkutuak (jj-96)

Jon Kamera ezkutuez hartutako esketxak ematen dituzten katea ari da ikusten.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATALA 96 Kamera ezkutuak


JONE
    Jon! Jon! Non zaude?
JON
     (Urrutitik) deika ari al zara?
JONE
     Ba klaro.. ze uste duzu sikofonia bat entzuten ari zarela edo zer!
JON
    Eta zer nahi duzu?
JONE
    Baina zer dira barre horiek?
JONE
    Zer ari zara ikusten?
JON
    Kamera ezkutu katea
JONE
    Nola katea?
JON
    Bai, ETB-k kamera ezkutu kate bat du... nik esango nuke 24 orduz botatzen dutela kamera ezkutua...
JONE
    Ez da posible..
JON
    Ez duzu inoiz ikusi?
JONE
    Noizbait zapping-a egiten, baina ez zaizkit batere gustatzen kamera ezkutu programak.
JON
    Nik uste hainbeste emititzeagatik, Mr Bean-en zintak erre egin zitzaizkiela eta orain honekin ari dira.
JONE
     Nik egoera batzuen aurrean, behin baino gehiagotan pentsatu dut kamera ezkutu horietako biktima bat naizela.
JON
    Ah bai? Adibidez?
JONE
    Behin merkatu alboko kalean, erdi-erdian etzanda mutil gazte beltz bat ikusi nuen jendea hura saihestuz pasatzen zen, batzuk haren gainetik.
JON
    Eta zer egin zenuen zuk?
JONE
    Ba hurbildu, harengana makurtu eta makurtzen ari nintzenean pentsatu nuen akaso norbait ari zela hura grabatzen eta esperimentu moduko bat zela... eta blokeatuta geratu nintzen.
JON
    Zu blokeatuta? Hori bai dela harritzekoa.
JONE
    Eskerrak une horretan tipo gazte bat harengana makurtu eta ea ongi ote zegoen galdetu zion.
JON
    Eta?
JONE:
    Ba tipoa, nahiko mozkortuta por cierto,  han etzan zela esan zigun eguzkiak bero-bero jotzen zuelako.
JON
    Nik sentsazio hori bera sentitu izan dut.
JONE
    Kamera ezkutuek grabatzen zaituztela?
JON
    Ez neska!... San Ferminetan mozkor-mozkor eginda eguzkiak berotzen duen txokoren batean etzatearena...
JON
    Zer esatea nahi duzu... niri grazia egiten dit jendearen erreakzioak ikusteak...
JONE
    Buf... eta ikusten da grabaketak berri berriak direla... gutxienez duela 10 edo 20 urtekoak dira
JON
    Nik uste hauek hegazkinetan botatzen dituzten berberak direla.
Aizu zertarako hots egin didazu lehen?
JONE
     Ostras...... (korrika eta aldenduz) jodeeerrrr
JON
    Zer gertatzen da?
JONE
    Patatak !!!
JON
    Zer?
JONE
     Patatak sutan utzi ditudala!!!
JONE
    Ba horretarako deitzen nizun... afaria egiten laguntzeko..
JON
    Eta zer afalduko dugu orain?
JONE
    Baaa.. ez dakit, hozkailua huts-hutsik dago... pizza kongelatu (izoztu) horietako bat geratzen dela uste dut..
JON
    Jantzi zer edo zer eta goazen kalera.
JONE
    Kalera, orain? Ez dut gogo handirik...
JON
    Benga (tira) Jone…
JONE
    Honezkero makilajea ere kendu dut.
JON
    Eta ezin al duzu makilatu gabe atera?
JONE
    Ba ez, eta gainera ez dut gogo handirik... nahi baduzu bihar joan gintezke kanpora afaltzera
JON
     Konforme... zinea eta afaria. Nire kontu biak.
JONE
    Bale, baina ez ezazu pelikula arrarorik aukeratu eh...
JON
    Pizza kongelatua aterako dut orduan?
JONE
    Afaltzen dugun bitartean kamera ezkutu saio hori ikusten jarraitu behar dugu?
JON
    Pentsatu al duzu inoiz hor azaltzen diren batzuk hilda egongo direla?
JONE
    Zer?
JON
    Aspaldiko grabaketak direla eta horietako asko dagoeneko hilda dagoela.
JONE
    Jon.. zuri nola otutzen zaizkizu horrelako gauzak? Zer gertatu zen zure haurtzaroan?

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270709

x61pViewCountWAR

2238

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR