detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Familia-bazkaria (jj-95)

Familia-bazkarira gonbidatu du Jonek Jon. Honek zalantzak ditu eta, gainera, gurasoei guztia kontatu behar ote zaien eztabaidatuko dute.

Télécharger
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATALA 95 Familia-bazkaria



TFNOZ

JONE
    Aizu Jon, zuk asteburuan planik bai
JON
    Oraindik ez dakit
JONE
    Asteburuan baino igandean…
JON
    Zer ba?
JONE     
    Gurasoek familia-bazkaria antolatu dute eta esan didate gustatuko litzaiekela zu joatea…
JON
    Buffff.... benetan?
JONE
     Bai... ulertzen dut zuretzat igoal (beharbada)
JON
    Pentsatuko dut Jone. Baina ez dakit...
JONE
    Bueno esango didazu...  gero etxera zatoz ezta?
JON
    Zer? Merkel andereak Varufakisen zerbitzuak behar al ditu
JONE
    Ba masaje bat ez litzaidake gaizki etorriko
JON     
    Masaje hutsa edo masajea amaiera zoriontsu eta guzti?
JONE
    Gurasoek Oskar ere bazkarira etortzea nahi dute
JON
    Baina zer da hau? Suediar pelikula horietako bat edo zer?  Aizu nik uste nuen zure gurasoak PNV-koak zirela...
JONE
     Jajaja Eta zer? Ba hain zuzen ere oso jeltzalea da familia bazkari bat egitea ez?
JON  
    Ia baina ex senarrarekin, ex nobioa izandako nobio berriarekin... Bergmanen peli bat dirudi horrek…
JONE
    Ba niri hasieran erokeria iruditzen zitzaidan, baina zer esatea nahi duzu, gauzak dauden moduan ideia ona dela deritzot…
JON
    Ez dakit bat nobela beltz suediarretan halako bilerak beti hildako batekin amaitzen dira... aizu… zergatik esan duzu gauzak dauden bezala?
JONE
    Ba badakizu... bularrean atera zaidana... nork daki igual elkarrekin gauden az...
JON
     Bueno bueno ez hasi orain horrekin Jone...
JONE
    Esango al diet, gurasoei behintzat, bularraren kontua?
JON
    Zuk ikusi... nik ez dut hor inolako...
JONE
     Ia, baina zure iritzia jakin nahi dut bestela ez nizuke  galdetuko
JON
    Nik ez nuke ezer esango... ez behintzat emaitzak jakin arte
JONE
    Zergatik?
JON
    Ba, emaitza onak izango direlako eta orduan zertarako kezkarazi  gurasoak ere asuntuarekin?  Gainera une oro hots egingo dizute eta... azken finean beren alaba zara...
JONE
    Ia, baina orduan, arrazonamendu (arrazoibide) horrekin zuri ere ezer esan ez banizu hobe...
JON
    Bueno Jone... azkenean zuk arrazoia izan nahi baduzu izango duzu... baina nik uste ez dela gazua bera niri edo zure gurasoei esatea… baina erabakia zurea da
JONE
    Ez diet esango orduan?
JON
    Nik ez nieke esango... azkenean tontakeria bat izango da eta kito asuntua.
JONE
    Eta ez bada?  Orduan esango didate zergatik ez diedan hasieratik esan.
JON
    Ba orduan esan pertsona heldua zarela eta zure bizitzako gauzez zu arduratzen zarela eta kito
JONE
    Ia baina zerbait gertatzen bazait... Nikok igual haiekin geratu beharko du
JON    
    Nikok aita bat badu.
JONE
    Ia baina.
JON
    Bueno eztabaida hau Antena 3ko larunbat atsaldeko pelikula baten antza guztia hartzen hasi da.
JONE
    Aizu, igandean egin zuk nahi duzuna, baina hona beste zerbaitetara etorri zara.
JON:
     Bueno Merkel. Hasi zaitez ba biluzten.
JONE
     Biluztu? Masajea bizkarrean egin behar didazu... ez dut biluztu beharrik.
JON
     Ea.. nor da hemen masajista profesionala?
JONE
    Uhmm Jon… pixka bat beheraxeago... uhmm bai... hortxe... hortxe...
JON
    Bueno badakizu nire zerbitzuen artean denetatik dagoela... Masaje soila, behatzekin estimulazioa eta espezialitatea, nola ez…Varufakisen greziar famatua...
JONE
    Jajaja Hemen ikusiko duzun greziar bakarra frigorifikoan (hozkailu) dagoen jogurta da... Salido!

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2 C1
04-06-2015

x61pRelaContWAR

16270643

x61pViewCountWAR

3035

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR