Dokuteka
Jon eta Jone II. Sinadurak (jj-81)
Jone haserretu egin da kalean sinadura bilketa bat egiten ari zen pertsona batekin.
ATAL 81 Sinadurak
JONE
Akordatu zara eskatu dizudanaz?
JON
Ogiaz? Bai, noski.
JONE
Ogiaz eta labadora (ikuzgailu) xaboiaz.
JON
Ostras, banengoen ba ni zerbait ahazten nuela.
JONE
Joder, ez badizut dozena erdi aldiz esan.
JON
Bueno,ez da hainbesterako Merkel.
JONE
Ez nago txantxetarako aldartean Jon
JON
Bale bale
JON
Zerbait gertatu zaizu hain muturtuta egoteko?
JONE
Ez da ezer
JON
Lan konturen bat?
JONE
Ez. Ez ez da ezer.
JON
Esadazu Jone, ez dut egun osoa zure aurpegi ozpindu hori aurrean izan nahi eta.
JONE
Kalean gertatu zait,bronka izan dut tipo batekin
JON
Zer dela eta?
JONE
Ba kale erdian nigana etorri eta ez dakit zertarako sinadura eskatu dit,nik presaka nenbilela esan diot eta bat-batean tipoa haserretu eta garrasika hasi zait
JON
Kale erdian?
JONE
Bai,anormal hutsa,presaka nenbilela aitzakia bat zela, sinatu nahi ez banuen ez sinatzeko baina aitzakiarik ez jartzeko.
JON
Eta hori garrasika?
JONE
Bai joder, jendea guri begira geratu da eta ez dakit, gaizki sentiarazi dit.
JON
Ez zaitu ukitu ezta?
JONE
Ez Jon ez, ez da hainbesterako izan baina bueno nolabait erasotua sentitu naiz.
JON
Zein kaleetan gertatu zaizu?
JONE
Zentroan (Erdialdean)
JON
Bihar hara joango gara eta ikusiko du putakume horrek.
JONE
Bueno Jon, ez zaitez orain zu matxo-alfa baten moduan jarri, gainera tipoak horretan asmatu du, ez nenbilen presaka, aitzakia bat besterik ez zen.
JON
Eta zer aitzakia bazen? Zuk nahi duzuna egin eta esateko eskubidea daukazu. Ez zaitu tipo batek molestatu behar zuk nahi ez baduzu. Aitzakia jartzea, azken finean, edukazioagatik egin duzu.
JONE
Ia, baina ONG horietako batetarako zela uste dut
JON
ONG batekoa edo Aita Santua bera, zuk ez baduzu gelditu edo zerbait entzun nahi, eskubidea zurea da, Zein kaleetan esan didazu gertatu zaizula?
JONE
Bueno Jon ez izan makarra.
JON
Makarra? Bai, mugarik gabeko makarra izango naiz bihar tipo hori aurrean dudanean.
JONE
Bueno iasta Jon, lasaitu naiz, ez da hainbesterako izan. Tipoa hor egongo da bolondres (boluntario) gisa bere lana egiten eta hark ere egun txar bat izateko eskubidea du
JON
Hara. Orain zu bihurtu zara ong.
JONE
Utz dezagun.
JON
Oenegeentzat bazkideak bilatzen dituztenak laguntzeko oenegera bihurtu behar duzu orain?
JONE
Bueno utz dezagun gaia.
JON
Zein kaletan esan didazu gertatu zaizula?
JONE
Jonnn ez izan pelma (gogaikarri), iasta (kito).
JON
Egia esan, igual gaizki dago esatea, baina ni dagoeneko, bueno dagoeneko ez, aspaldi, potroetaraino nago kontu hauetaz. Kontzientzia txarra sortzearen teknika kristau horrek nazka ematen dit.
JONE
Ia, baina bueno gero ere egia da beren lana egiten dutela
JON
Bai, bai, nik ikusi ditut lanean, Filipinetan.
JONE
Zer esan nahi duzu?
JON
Ba denetarik egongo dela Jone, baina organizazio handi horiek, niri behintzat ez didatela konfiantza handirik ematen, hain egitura handia daukate, lan gehiena estruktura berari jaten emateko egin behar izaten dutela.
JONE
Bueno, baina egia da ere behar direnean eurak direla mugitzen direnak.
JON
Klaro, jakina, hori ere lortu dute… gobernuak mugitu beharrean, gobernuz kanpoko mugimenduen bizkarrean uzten dute lan hori.
JONE
Nabari da bai hauteskundeak gertu daudela, mitina tokatzen da ezta?
JON
Niretzat aspaldi amaitu ziren halakoak eta sinadura bilketa, atxikimendu eta bestelakoak ere bai, azkenean hainbeste dago, eraginkortasuna galdu dutela.
JONE
Bueno Jon ez dira gauza bera.
JON
Jendeak manifestuak sinatzen ditu ez manifestuagatik, askok irakurri ere ez dutelako egiten, sinatzen dute beren izena beste batzuenen alboan ikusteagatik.
JONE
Hitz egiteko gogoa duzu eh?
JON
Bueno zerbait egin beharko dut. Ez didazu oraindik ezer eskaini. ¨Je suis Egarri¨, kanpaina hasi behar al dut garagardo bat lortzeko etxe honetan?
JONE
Badakizu non dagoen figorifikoa (hozkailua).
JON
Zein kaleetan esan duzu gertatu zaizula?
JONE
Jooon.
