Detalle canciones

  • Auteur de la musique: Txomin Artola
  • Auteur de la lettre: Joserra Gartzia
  • Type: Sentimentale
  • Mots-clés: kanta, euskara, su, abesti, bero, txomin, muga, joserra, altzairu, epel, burdin, aberria, artola, gartzia

Aberriaren mugak

Nire aberria lurra bezain za(ha)rra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsas-laminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.

Aberriaren mugak, euskararenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizetara
zabalago egiten gara.

detalle2

Docuthèque

C1
04-09-2006

x61pRelaContWAR

16336483

x61pViewCountWAR

6691

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR