Exercise
Mintzamena lantzen: Ohitura osasungarriak
Pil-pilean dagoen gai bati buruzko azalpena egitea proposatzen dizugu. Eta ondoren, bat-bateko elkarrizketa.
Gero eta gomendio gehiago jasotzen ditugu ohitura osasungarriez gure gizartean.
Arrazoiak: urte gehiago bizi gara eta zaindu egin behar dugu; presaka bizi gara, ezertarako denborarik gabe eta gutxiago kozinatzen dugu; sedentarismoa eta obesitatea dira nagusi...
Gai horri buruz hitz egiten laguntzeko hainbat errekurtso eskaintzen dizkizugu: hiztegi lagungarria, ideia osagarriak eta IKASBIL atarian aurkituko dituzun beste material batzuen erreferentziak.
