Exercise
Azaleko gaixotasunak
Azalean aurkitzen ditugu eta "haurtzaroko gaixotasunak" deituak izan dira, gehienbat haurtzaroan gertatzen baitira. Eritasun hauetako batzuk ez dira larriak haurtzaroan (askoz ere larriagoak dira pertsona helduetan). Komenigarria da haurrak gaixotasun arin horiek jasatea, egoerarik onenean, immunizaturik gera dadin.
Sekuentzian, gaixotasun horiek izango dituzu hizpide. Hiztegia eta xehetasunak ezagutuko dituzu, irakurriko dituzun definizioen eta entzungo dituzun elkarrizketen bitartez. Era berean, bi gaixotasunen arteko desberdintasunak azaltzeko modua jorratuko duzu kontsultako elkarrizketan.
Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:
- Irudiak, definizioak eta gaixotasunen izenak lotuko dituzu.
- Haurren gaixotasunak deskribatzeko zehaztasunak euskaratuko dituzu.
- Entzungo dituzun barizelaren ezaugarriak antzeman beharko dituzu.
- Barizelaren aurkako tratamendua osatuko duzu hutsuneak betez.
- Denbora adierazteko esapideak erabiliko dituzu hainbat esaldi euskaratzeko.
- Haurrak duen gaixotasunaren berri emango diozu ama bati, elkarrizketa bidez.
- Desberdintasunak adierazteko loturak -aldiz, berriz, ordea, -(e)n bezala...- erabiliz, bi gaixotasunen arteko desberdintasunak adieraziko dituzu esaldi-bikoteak lotuz.
Activité
29-09-2006
16382866
1401
