Exercise
Eskuko telefonoaren gazi-gezak
Eskuko telefonoa, denik eta komunikazioa errazteko tresnarik apartena, gehienon poltsikoan aurkituko dugu gaur egun. Eta onartu beharra dago, zenbait egoeretarako eta jardunetarako ezinbesteko bihurtu zaigula. Edonola ere, denbora-pasarako primerako jostailua da; batez ere gaztetxoen artean.
Sekuentzia honetan, eskuko telefonoaren erabilerak eraginda sortu diren hainbat alderdi eztabaidagarri azaldu, eta horiei buruzko iritzia ematera gonbidatu nahi zaitugu, gai hau dela eta lagunartean sortu ohi diren eztabaidak ekarri eta zeure argudioa lantzeko bidea eskainiz. Horretarako, lau zatitan banatu ditugu eginkizunak. Eta atal bakoitzean egoera bat aztertu eta horren inguruan duzun iritzia emango duzu.
Helburua gauzatzeko hauek izango dira egingo dituzun lanak:
+Gazte bati jarritako isuna dela eta, jendearen iritziak antzeman eta zeurea emango duzu.
+Sakelakorik gabeko egunean pertsona bati gertatutakoaren ondorioak jasoko dituzu.
+Eguneroko erabilerari buruzko jendearen argudioak ordenatuko dituzu eta zeurea idatzi.
+Ikastetxean sakelakoa galarazteari buruzko iritzia emango duzu lagunartean.
Activité
