Exercise
Langabeziaren aurpegiak
Finantza mundua krisian sartu omen zen iaz. Aurten, ordea, langileak dira krisia sufritzen ari direnak. Hala erakusten dute langabeziaren bilakaera datuek.
Ariketa multzo honetan gaia honi helduko diogu:
Gaiari lotutako hiztegi eta espresioak aztertuko ditugu.
Egunkariko artikulu bat irakurriko dugu. Bertan datoz aurreko ariketan aztertutako hitz eta espresioak.
Duela gutxi langabezian geratu diren gipuzkoar batzuen iritzia irakurri eta esaldi esanguratsuena aukeratuko dugu.
Curriculum bat osatzeko egitura ikusiko dugu eta falta diren elementuak kokatu beharko ditugu.
Lan bilatzeko zerbitzu baten berri emango digute irratsaio baten eta bertako datu esanguratsuenak jasoko ditugu.
Ondoren, berriro itzuliko gara hasierako artikulura eta orain lehen azpimarratu ditugun esamoldeak gogoratu eta dagokien lekuan ipiniko ditugu.
Azken ariketan ekonomian adituari entzungo diogu. Arretaz entzun eta erantzun galderak.
Intéressant pour vous
Activité
05-03-2009
16379390
2003
