Exercise
Emakumeei zuzendutako poema
Emakume Langilearen Eguna ospatzeko, Irungo Bilgune Feministak egindako bideo batetik poema bat aukeratu dugu.
Irungo Bilgune Feministak martxoaren 8a ospatzeko bideo-muntaia egin zuen Oihana Elzoren laguntzarekin, bera baita poemaren egilea.
Irudiak, gidoia eta muntaia: Amaia Rascon eta Nerea Ganzarainenak dira.
Bideoa ikus-entzuten duzun bitartean, bete itzazu poemak dituen hutsuneak.
Jatorrizko bideoa, helbide honetan aurkituko duzu.
