Exercise
Gaixotasun emergenteak
Sekuentzia honetan Miren Dorronsorori Euskadi Irratian egindako elkarrizketa landuko da. Miren Dorronsoro medikua da, eta Osasun sailak Donostian duen lurralde-ordezkaritzan ari da lanean azken urteotan, bertako arduradun bezala.
Elkarrizketaren gaia Gaixotasun emergenteak da. Izan ere, azken urteotan nabarmen aldatu dira hainbat gaixotasunen zifrak: ustez ia desagertuta zeuden gaitzak berriro indarrean jarri dira, eta gaitz berriak ere agertu dira.
