Atsedenaldi gehiegi lanorduetan

Ginekologoarenean

Hilekoarekin zalantzak eta arazoak izatea oso arrunta izaten da emakumeen artean. Hori dela-eta, asko izaten dira ginekologoari egiten zaizkion kontsultak. Sekuentzia didaktiko honetan, hilekoari lotutako zenbait galderari erantzuteko modua aztertuko duzu aurreneko atazan. Bigarrenean, hilekoa gutxitzeko botika baten ezaugarriak osatuko dituzu eta, era berean, zure iritzia emateko aukera izango duzu. Azkenik, menorragia duen emakume bati bere arazoa tratatzeko irtenbidea eskainiko diozu eta egoera hori zehazki zertan den azalduko diozu kontsultako elkarrizketan.

Hori dela eta, honakoak egingo dituzu:

  • Irakurritako galderak eta erantzunak lotuko dituzu.
  • Erantzunak ematerakoan, erlazionatuko  dituzu gaztelaniazko esaldiak euskarazkoekin.
  • Aholku dietetikoak osatuko dituzu, hutsuneak betez.
  • Hilekoa izatearen inguruan medikuak emandako iritzia osatuko duzu.
  • Medikamentuaren inguruko ezaugarriak kokatuko dituzu.
  • Esaldiak ordenatuz, iritzia osatuko duzu.
  • Menorragiarekin zerikusia duten sintomak aukeratuko dituzu.
  • Elkarrizketan oinarritutako galderei erantzungo diezu.
  • Umetoki barneko gailuari (UBGari) buruzko galderak erantzunekin lotuko dituzu.
  • Mirena izeneko UBGaren azalpena osatuko duzu.

detalle2

Activité

B2
16-02-2007
16155592

x61pViewCountWAR

861

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR