irakurgai-mailakatuak-fitxa
Tunelean kontu-kontari
Gauean eta elurretan abiatu da Gasteiztik Donostiara doan trena. Bat-batean, trena ez aurrera ez atzera geratu da tunel baten erdian, Aizkorri mendi-katearen azpian. Bost bidaiari daude bertan harrapatuta: emakume maitemindu bat, ikasle bat, eskale bat, eta, haiekin batera, treneko makinista eta txartel-zulatzailea. Bakoitzak bere sekretua dauka, bakoitzak bere istorio-misterioa dauka, eta kontu-kontari hasi dira…
EGILEA: Patxi Zubizarreta
MARRAZKIAK: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA: 2026
Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar.
Hona pasarte bat (6. or.):
"Altsasutik Donostiara autoz joateko, Etzegarate mendatea igaro beharra dago, eta bide-seinaleek hurrengo herria Idiazabal dela adierazten dute, eta Beasain, eta Ordizia: Goierri, alegia. Baina trenbidea, Gasteizko geltokian geratu den emakumea bezala, Aizkorri mendikatearen azpitik doa, sigi-saga, bakarti, ipurtargi baten antzera. Eta hemen dena da basoa eta tunela, tunela eta basoa, leihoetatik malutak hegan ikusten direlako."
