detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Titikornio

Junek koskor bat nabaritu du besapean eta bizitza amildu zaio. Berari eta baita familiari ere. Kontxi, ama; Mikel, senarra; eta Markel eta Kattalin seme-alabak babesten eta laguntzen saiatuko dira, baina bakoitzak modu desberdinean biziko du minbiziaren diagnostikoa. Ez da prozesu erraza izango; beldurra, mina, haserrea eta tristura azaleratuko dira.

EGILEA: Irati Garmendia

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

Titikornio nobela korala da. Ikuspuntu ezberdinetatik eta kapitulu motzen bidez Juneren minbiziaren prozesu osoa biziko du irakurleak. Estilo zuzena darabil Irati Garmendiak; badaki hitzak zorrozten min emateraino, eta badaki noiz leundu, kontakizunean arnasa hartu ahal izateko. Istorio hunkigarria eta indartsua da, minbiziaren errealitate gordina islatzen duena.

Libnuruaren zati bat irakur dezakezu, PDF formatuan, esteka honetan.

Hona pasarte bat (13. or.):

"Kontxi ateari so geratu da. Zerbait esango ote zioten? Atea ixten ikusi badu ere, kolpeak izutu egin du. Mikelek erlojuari begiratu dio, eta jarraian, bere emazteari.
—Katta, gaur amonarekin joango zara eskolara eta berarekin bazkalduko duzue Markelek eta biok. –Aita ahots leunaz hurbildu zaio. Alabak kopeta zimurtu dio.
—Eta amatxo?
Amak irribarre txiki bat egin dio eta hegazkina balitz bezala ibili du airean. Aitak tximeleta muxua ema dio masailean."

Pages: 160

detalle2

Docuthèque

B2
18-11-2026

x61pRelaContWAR

40330122

x61pViewCountWAR

104

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR