detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Chicaco

1975ean gaude. Zientzialaria da Elisa. Ama eta emazte soil izatera mugatzen duen gizarte eta egoera sozial itogarri batetik ihesi, Donostia eta familia utzi eta Chicagora doa. 34 urte geroago, haren alaba Ingridek amari zer gertatu zitzaion argitzeko ikerketa abiatuko du.

EGILEA: Aitziber Etxeberria

ARGITALETXEA: Erein

URTEA: 2026

Estatu Batuetan, Energia Departamentu ospetsuarentzat hasten da lanean Elisa. Laster batean konturatuko da ez duela amerikarren lan egiteko modua gogoko, are gutxiago
energia nuklearraren gaineko gobernuaren politika. Haren aurka borrokatzen den talde klandestino bateko partaide bilakatuko da eta gogor arituko da amesten duten etorkizun hobeago hura lortzeko ahaleginean.

Donostian, berriz, hogeita hamalau urte geroago, 2009an, Ingridek, Elisaren alaba gazteak, Dusty tatuatzailea lagun duela, ez du atsedenik hartuko harik eta inork kontatu ez dion iragana ikertu eta amari benetan gertatu zitzaiona argitzen ez duen arte.

Liburuaren aurkezpenaz Zarauzko GUKA aldizkariak argitaratutako artikulua irakur dezakezu esteka honetan.

Hona pasarte bat (14. or.):

"Ordu gehiegi bakarrik egoteko. Ordu gehiegi bere buruari behin eta berriro galdetzeko zertan ari den, zergatik onartu duen lan, edo hobeto esan, misio hau, zergatik utzi duen familia atzean, Europan, egin beharreko sakrifizioak benetan merezi duen, ez ote den bere bizitzako akatsik handiena egiten ari, hartu duen bidearen bukaerara iristeko gai izango ote den, honi guztiari ezetz esan balio bere buruari inoiz barkatuko ote liokeen jakiteko. Bi egunez burua etengabe lanean izan du. Geratzeko momentua iritsi da."

Pages: 224

x61pRelaContWAR

Intéressant pour vous



detalle2

Docuthèque

B2
09-10-2026

x61pRelaContWAR

40280813

x61pViewCountWAR

58

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR