detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Blackwater hiru. Etxea

1980ko hamarkadan, sekulako arrakasta izan zuen Blackwater beldurrezko bildumak. Sei liburukik osatzen dute, eta, orduan bezala, orain ere harrapatu ditu irakurleak. Bildumako hirugarren liburua da hau.

EGILEA: Michael McDowell

ITZULTZAILEA: Usoa Wyssenbach Ibarra

ARGITALETXEA: Alai

URTEA: 2025

Perdido, 1928. Caskey familia bananduta dago, Mary-Loveren eta Elinorren arteko tentsioen ondorioz. Hori aski ez dela, caskeytarrek bestelako krisi batzuei ere egin behar diete aurre: ekonomia amilduz eta harremanak mikaztuz doazen bitartean, zorigaiztoko zerbait dabil caskeytarren etxeko zokorik ilunenetan zelatan, eta zain dago, egonarriz eta gupidagabe, hurrengo biktima bere sare hilgarrian noiz eroriko... 

Hona pasarte bat (16. or.):

"Hala ere, bere gelan edukitzen uzten ez zizkioten gauza batzuk ziren atseginenak Miriam Caskeyrentzat: gabonetan,bere urtebetetzean eta egun horien arteko beste egun buruzurietan amonak oparitzen zizkion diamanteak eta perlak, eta gero segurtasun-kutxa batean gordetzen zirenak Mobilen. "Gazteegia haiz bitxi horiek heuk edukitzeko —esaten zion Mary-Lovek bere biloba kuttunari—baina izan beti gogoan hireak direla.""

 

Pages: 221

detalle2

Docuthèque

C1
23-12-2025

x61pRelaContWAR

38934634

x61pViewCountWAR

601

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR