irakurgai-mailakatuak-fitxa
Azpijokoa Azpiazun
Lapurretak, ustelkeria, lagun baten hilketa eta galipotezko kafe beroa, osagai nahikoa abentura ilunenetarako: zer ari zaio gertatzen Azpiazu auzoari? Isiltzen ez dakien kazetari bat eta detektibe zaildua, hauexek izango dituzue bidaide. Miren eta Alfontso. Alfontso eta Miren.
EGILEA: Iñaki Dorronsoro Maioz
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Irakurri El Diario Vasco egunkarian liburuaz idatzitako artikulua.
Irakurri Naiz egunkarian liburuaz idatzitako artikulua.
Irakurri liburuaren zati bat, hemen, PDF formatuan.
Hona pasarte bat (10. or.):
"—Miren Arrieta. Zer egiten dun hemen?
Hasperen dramatiko batekin ekin zion.
—Kostatu zaik, gizona…
Ez zuen esaldia bukatu.
Nire itxuraz jabetu bezala piztu zitzaion irribarrea, irribarre ia maltzur hura. Laster zuzendu zidan begirada aurpegiko makarretara, kamiseta handiegira, galtzontzillo nasai urdinetara, atalik atal irribarrea bihurritzen."
