Punto bobo
Amak alaba etxean isolatu zuen, eta herritarren txutxu-mutxuak areagotu egin ziren. Hain zen estua bien arteko harremana, beste alaba baten jaiotzak ez baitzuen hori haustea lortu. Emakumeen sufrimendua, osasun mentala eta familiarteko dinamikak ardatz ditu Puntobobo eleberriak.
EGILEA: Itxaso Martin Zapirain
ARGITALETXEA: Erein
URTEA: 2025
Ikusi ETBren Artefaktua saioan Punto Bobo liburuari buruz egileari egindako elkarrizketa.
Hona pasarte bat (10. or):
"—Ez zidan telefonoz gehiegi azaldu nahi izan, baina froga batzuk aipatu zizkidan. Gure baimena behar dutela... Ez dakit, bere adinerako gutxi hitz egiten duela eta harekin komunikatzeko arazoak dituela esan zidan. Ez nion ulertu. Aurrez aurre hobeto azalduko zidala.
—Lotsatia da oso...
—Bai, nik ere hori esan nion, baina dagoeneko bost urte dituela eta ulermena ez ote duen besteek baino gutxiago garatuta. Halako zerbait aipatu zidan. Ez dakit.
—Hartu piper gehiago. Gutxi jan dituzu.
—Ez ditut gehiago nahi!
—Ui, suminkor zaude gaur.
—Ez da hori, baina gauza serio bati buruz ari naiz, eta piperrekin moztu duzu elkarrizketa."