Borrero txiki bat

1980ko hamarkadan Intxaurrondoko kuartelean hazi den gazte baten larruan sartu da egilea, eleberri labur honetan.

EGILEA: Xabier Mendiguren

ARGITALETXEA: Elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2025

Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek? Nola pentsatzen du 80ko hamarkadan Guardia Zibilaren kaserna izugarri hartan hazitako gazte batek? Beldur ote da gauetan? Jabetzen ote da beretarrek eragiten duten beldurraz? Ze harreman du handik kanpoko neska-mutilekin?

Irakurri eleberriari buruz Xabier Mendigureni Berrian egindako elkarrizketa.

 

Hona pasarte bat (16. or.):

Lanbro artean oroitzen dituzu zuk ere haur garaiko lehenengo urteak, Zamorako herrixka hartan bizi izan zenituenak. Amaren magala, kuarteletxeko beste umeekiko jolasak, herrian zehar egindako lehenengo pasierak... txuri-beltzezko telebistako irudien antzera gogoratzen dituzu denak: itzal lauso, fotograma dardarti, koreografia errepikatuak.

Halaxe igaro ziren hiruzpalau urte, zuk horien kontzientziarik gordetzen ez baduzu ere, ez bada geroztik gurasoei entzuna, beren arteko solasaldietan, edo zerorrek zuzenean amari galdetuta, helduagoa zinela zure haurtzaroaren memoria berreraiki nahi izan zenuenean.

Pages: 108
C1
10-04-2025
31683763
413