irakurgai-mailakatuak-fitxa
Baskervilletarren zakurra
Baskervilletarren zakurra eleberrian Sherlock Holmesek arrazoia eta logika erabiltzen ditu sir Charles Baskerville nork hil zuen aurkitzeko. Aspaldiko kondaira baten dio zakur handi batek hil zuela, baina horrela izan al zen benetan?
EGILEA: Arthur Conan Doyle
TESTUAREN EGOKITZAPENA: Nuria Pradas
ILUSTRATZAILEA: Felipe López Salán
ITZULTZAILEA: Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte Sauret
ARGITALETXEA: Hitz irule
ARGITALPEN-URTEA: 2024
OHARRA: Eleberri hau Irakurketa Erraza Elkartearen argitalpen bat da, hitz irule proiektuaren barruan. Argitalpenak irakurketa errazaren printzipioei jarraitzen die, zailatsunik gabe literaturaz gozatzeko. Liburuan zehar hitz zailen azalpenak ere ematen ditu. Hitza beltzez ageri da testuan, eta azalpena koadro gris batean, orriaren albo batean.
Irakurri Lina Ugarteri Berria egunkarian egindako elkarrizketa. Hitz irule proiektuaren sortzaileetako bat da Ugarte, Nerea Aizpuruarekin batera.
Hona pasarte bat (18. or.):
Holmes altxa egin zen eta esan zuen:
— Kasu bitxia da.
Baina zer nahi duzu nigandik, Mortimer doktorea?
Sir Charlesen heriotza ikertu dezadala?
— Ez, Holmes jauna -erantzun zion Mortimerrek-.
Aholku bat bakarrik nahi dut.
Holmesek eta Watsonek elkarri begiratu zioten.
Zur eta lur zeuden.
— Sir Henry Baskerville da orain Baskervilleko oinordekoa.
Sir Charlesen iloba da,
hilik dagoen anaia baten semea.
Kanadan bizi dela jakin dugu eta idatzi genion
oinordetzaz arduratzeko etor dadin.
