detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Amazurtza

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari den ustean, hiria berriro pizteko prestatzen ari dira, kaleak zabaltzen, bazterrak argitzen. Eta hiriaren garapen horri loturik, hainbat poltsiko betetzen. Zenbaitek, ordea, granaden burrunba eta iskanbila etsaiak garbitzeko probestuko du. Kapela saltzaile bat egia bilatzen saiatuko da, ezagun baita mikeleteak, milizianoak eta karlistak, denek janzten dutela inoiz txapela.

EGILEA: Joxan Oiz Arruti

ARGITALETXEA: txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2025

 

Hona pasarte bat (9. or.):

"Beste hanka ere moztu behar zaio ezinbestean. Belaun azpitik. Entero usteldua dauka. Zopatarako ere ez dauzka-ta bi hezur horiek!". Min eman zidan esateko modu hark. Ez medikuen arteko berriketa molde hori arrotz egin zitzaidalako, baizik eta hitz egiteko era hori han, jendez beteriko gela hartan, bereziki desegokia eta gizatasunik gabekoa zelako. Hamarkada asko ziren zirujau eta barberoak doktore estatusa hartuta zeudela. Oraingoan bisitan etorritako don Serapio eta don Estebani halaxe zeritzaien etxean, kalean edo kafetegian. Hori dela eta, besteak beste, ez zeudelako sagardotegian lebita kako herdoildu batean zintzilikatuta eta txaleko beltza eta ator zuria bakailao koipez orbanduta, harritzekoa zen hainbeste jende aurrean halako larderiaz mintzatzea. 

Pages: 277

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuthèque

C1
28-01-2025

x61pRelaContWAR

31376913

x61pViewCountWAR

1481

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR