irakurgai-mailakatuak-fitxa
Euskal herrietako ipuin bilduma
Ipuinak denboran galtzen dira aro batetik bestera, aro batzuk gogoan ditugu: idatziz jasota. Beste batzuk, berriz, betiko galdu ditugu. Euskal Herrietako ipuin hauek airez, lurrean zehar edo itsasoz iritsiak dira.
EGILEA: Juan Kruz Igerabide
ILUSTRATZAILEA: Elena Odriozola
ARGITALETXEA: denonartean
ARGITALPEN-URTEA: 2024
Hona pasarte bat (17. or.):
Behinola, aita, ama eta alaba bizi ziren baserrian.
Alabari, txikietan txiki baitzen, Baratxuri deitzen zioten.
Baserrian amak eta alabak egiten zuten lan. Aita, berriz, mendira joaten zen egurgin.
Egun batean, behiak larrera atera zituen Baratxurik.
Giroa goxo-goxo zegoen. Belazean etzan, eta lo geratu zen.
Behi batek, konturatu gabe, belarrarekin batera irentsi zuen Baratxuri.
Handik denbora batera, ama kezkatu egin zen.
- Gure Baratxuri ez da itzuli behiekin. Ez zuen ba min hartuko! Ai ama!
