Monogamoak

Giroz, garaiz eta tonuz, eremu zabal bat bildu du Iñigo Astizek bere lehen narrazio bilduman. Aro bakoitzean jendeak elkarri eusteko botatzen dituen sokez ari da, komunikazioaz eta haren faltaz, eraikuntza historiko, politiko, kulturalen alde makurraz zein absurdoaz. Argitasunez eta ironiaz, soiltasunez eta saturazioz, bizidun ororen orekari urratsak datoz kontakizunotan.

EGILEA: Iñigo Astiz

ARGITALETXEA: susa

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Berria egunkarian idazleari egindako elkarrizketa irakurtzeko, hemen klikatu. 

Eitbn egindako elkarrizketa ikusteko, berriz, hemen klikatu. 

 

Hona pasarte bat (7. or.):

Artean ez nuen hura despedida oparia izango zela jakiterik. Eta halere, egun hartan, arinagoak iruditu zitzaizkidan haren urratsak, etxera iritsi zenean. Bederatzi urte izango nituen eta eskolako ariketekin ari nintzen, sukaldeko mahaian eserita, beste edozein egunetan ere gerta zitekeen bezala. Amak deitu ninduen egongelara. Juanma etorri zela esan -ez zen egunero gertatzen-, eta niretzako sorpresa bat zuela iragarri zidan. Mesfidantza puntu batekin joan nintzen eta han topatu nuen gizona zutik, bere handian, ohi zuen bezala, burua ezkerretarantz makurtu antzean, ile xerloak pixka bat koipetsu, irribarrez, bizkarrean erdi ezkutuan kartoizko kutxa bat zekarrela.

Eskolan egun ona izan ote nuen galdetu zidan. Ohi baino ahots epelagoa zuen eta, erantzunik itxaron gabe, keinu azkar batez erakutsi zidan kutxa.

 

Pages: 153

Intéressant pour vous



B2
05-11-2024
31195347
404