Zuloan barrena

Udako goiz epela da. Goxo nago eguzkitan, egonean, baina ibiltzera joango naiz, beti bezala. Gosaldu, emazteari agur esan eta abiatu naiz mendian gora. Halako batean, azeri bat ikusi dut kobazulo batean sartzen, eta azeriaren atzetik sartu naiz ni ere. Baina kobazuloan ez dago azeriaren arrastorik. Berriro kanpora irten naiz. Orduan, sekulako oihuak entzun ditut: Geldi! Altxa eskuak! Soldadu bi dira. Baina, zer gertatzen ari da? Film bat da, txantxa bat, amesgaiztoa? Ez naiz lo geratu ala bai?

EGILEA: Josu Lartategi

ARGITALETXEA: elkar

ARGITALPEN-URTEA: 2024

Oharra: Liburuaren amaieran ulermena, gramatika eta hiztegia lantzeko hainbat ariketa daude, dagokien erantzunekin. Eta hiztegitxo bat ere badakar. Liburuak CDa dakar, liburuaren atalak entzungai dituena.

 

Hona pasarte bat (5. or.):

Zerura begira nago. Hodeiak hara eta hona doaz, pasieran bezala. Aspertuta daude, akaso. Udako larunbat goiza da, hego-haize epela dago, eta eguzkiak goxo jotzen du; eguraldi-iragarpenaren arabera, ordea, sargori ikaragarria etoriiko da laster.

Entzun dut larrialdi-egoeran gaudela. Alarma horia, edo laranja, edo gorria jarri dute... Ez dakit zer kolore agertu den komunikabideetan. Oso antzeko koloreak dira, ezta? Imajinatzen dut gorria larriena dela, eta horia larria bai, baina ez hain larria; ondorioz, laranja tartekoa izango da. Horixe imajinatzen dut, baina kontua da ez dakidala ez agintariek zer adierazi duten, ez kolore bakoitzak zer adierazi nahi zuen zehazki.

Pages: 52
A1
23-10-2024
31194136
685