Gorriren autobiografia

Gorriren autobiografia: nobela bat olerki lerrotan Herakles edo Herkulesen mitologian oinarrituta dago; zehatzago esanda, Estesikoro (K.a. 630-550) poeta grekoaren zati batzuetan. Heraklesen 10. lanaren gainekoak dira, zeinean Gerion munstro hegalduna bizi den uhartera joan, Gerion eta txakurra hil eta haren abere taldeaz jabetzen baita. Mitoa XX. mendera eta Amerikara ekarri eta bertsio moderno bat aurkezten digu Gerionen ikuspegitik.

EGILEA: Anne Carson

ITZULTZAILEA: Joxe Mari Berasategi

ARGITALETXEA: erein eta igela

ARGITALPEN-URTEA: 2024

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (17. or.):

Zer da adjektibo bat? Izenek mundua izendatzen dute. Aditzek izenak aktibatzen dituzte. Adjektiboak beste nonbaitetik datoz. Adjektibo hitza bera (grezieraz epitethon) adjektibo bat da, eta gainjarria, gehitua, erantsia, inportatua, arrotza esan nahi du. Adjektiboek gehigarri tolesgabe samarrak dirudite, baina hausnar ezazu kontua. Mekanismo txiki inportatu hauen ardura da munduan den oro bere leku bereziari atxikitzea. Izatearen kisketak dira.

Jakina, hainbat izateko modu desberdin daude. Epika homerikoaren munduan, adibidez, izatea egonkorra da eta berezitasuna tradizioari ondo lotuta dago. Homerok odola aipatzen duenean, odola beltza da. Emakumeak agertzen direnean, orkatila-aratzak dira edo zeharko begiratzen dute. Poseidonek beti Poseidonen bekain urdinak ditu. Jainkoen barrea amaigabea da. Giza belaunak, bizkorrak. Itsasoa nekaezina. Heriotza, txarra. Koldarren gibelak, zuriak. Homeroren epitetoak esamolde finkoak dira, zeinekin munduko gai oro bere ezaugarri egokienarekin lotu eta kontsumo epikorako prest mantentzen baitu. Grina dago horretan, baina zer-nolako grina?

 

Pages: 156

Intéressant pour vous



C2
04-10-2024
31160863
591