Putzua
Goizean esnatu denean, Laurek kuleroak odolez zikinduta ikusi ditu. Hilekoa etorri zaio lehenengo aldiz. Baina Laurek ez du hilekorik izan nahi. Eta ez du nahi inork jakiterik hilekoa etorri zaiola. Bere sekretua da.
EGILEA: Goiatz Labandibar
ARGITALETXEA: erein
ARGITALPEN-URTEA: 2024
Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu.
Hona pasarte bat (7. or.):
"Hil egingo naiz...".
Laurek oihu egin du. Baina ez du inork entzun. Bakarrik dago etxean. Gurasoak lanean daude. Ania institutuan.
Odola.
Gorria.
Gorri iluna.
Gorri ilun-erdi granatea.
Ez da guraizeekin hatza moztean edo lurrera erorita belauna urratzean ateratzen den odolaren kolorekoa.
Baina odola da.
Odola dario Laureri. Alutik.
Eta bakarrik dago etxean. Eta ez daki zer egin. Beno, tira, bai. Laurek badaki zer egin. Ez da hain tuntuna. Telefonoa hartu du eta amari deitu dio, lantokira. Amak z du lehenengo tonuan hartu telefonoa. Ezta bigarrenean ere.