Mariokerrak: nola esan-izan bollera euskaraz

Komunitate bolleroan hegemonia linguistikoa arrakalatu egin da azken urteetan, eta ontzat ematen da euskarak militantziarako duen potentzialtasun politikoa. Hori ikusita, Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute autoreek.

EGILEAK: Amaia Alvarez Uria / June Fernandez Casete

ARGITALETXEA: Txalaparta

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu.

 

Hona pasarte bat (13. or.):

Bollera euskaldunok eta, bereziki, hitzekin lan egiten dugunok (filologoak, hizkuntzalariak, itzultzaileak, idazleak, bertsolariak, kazetariak...) aspalditik hausnartu dugu sexu identitateari lotutako hizkeraren erabilerari buruz. Hor ditugu Itxaro Bordaren erreferentzia literarioak, Amaia Alvarez Uriak Genero ariketak liburu kolektiborako sortutako glosarioa edota Iratxe Esnaolak Argian argitaratu zuen "Le swing" artikulua. Are gehiago, aktibismoan ehundu dira bollera hitza euskalduntzeko saiakerak: EHGAMeko neskek piperopila asmatu zuten, eta Katalinak bizikletan taldekoek, soropila.

Pages: 175

Intéressant pour vous



C2
29-02-2024
30833556
1016