Azken amazona

XVI. mendean, esaten dutenez, espainiar konkistatzaileek emakume gudarien talde bati aurre egin behar izan omen zioten, eta, diotenez, emakume gudari haien itxura zen gizon konkistatzaile haiek entzundako kontakizun mitologikoetako protagonistena. Gizon zuriei eraso egin zieten bertako emakume indigena gudarien izenaz bataiatu zen oihana eta eskualdea: Amazonia. Orobat esan ohi da emakume batzuk, Icamiabak, luzaro bizi izan zirela eremu hartan gizonezkoengandik aparte. Baina nor ziren emakume haiek? Eta nola bizi ziren?

EGILEA: Nina Almberg

ITZULPENA: Josu Zabaleta

ARGITALETXEA: erein

ARGITALPEN-URTEA: 2023

 

Liburuaren aurkezpen-bideoa ikusteko, hemen klikatu

Hona pasarte bat (13. or.):

Brasilgo iparraldeko oihan zabaletan gizonezkorik gabe bizi ziren emakumeen tribu bat ote zen aipatzen duen lehenengo aztarna idatzia XVI. mendekoa da. Gaspar de Carvajal domingotar misiolariaren Relación del nuevo descubrimiento del famoso rio Grande liburuak gertaera hauek aipatzen ditu: 300 espainiarrek, ia beste horrenbeste zaldirekin, gizakiak ehizatzen trebatutako zakurrekin, armak eta hornizioak garraiatzeko eta zaindu eta eramateko 4.000 indiar esklaborekin, Ande mendiak igarotzen dituzte kanela-zuhaitzen bila, Gonzalo Pizarro dutela buru, zenbait urte lehenago inken inperioa suntsitu zuen Francisco Pizarroren anaia. Urrutitik ikusten eta entzuten dituzte indiarrek, bertara iritsi baino lehen: ez baitira jende multzo isil eta arina, hain justu.

Pages: 141
C1
09-02-2024
30805238
410