Puta

Nelly Arcan idazle quebectarrak autofikziozko ariketa harrigarria egiten du, Montrealen luxuzko prostituta baten testigantza islatzeko. Narratzailea nekatua da gizonena izateaz, haiek bakarrik deskribatu, asmatu eta irudikatua izateaz. Psikoanalistari egindako aitorpen moduan aurkeztuta, Arcanen istorio urragarria ez da exhibizionismo lizun baten ondorio, ezta autoerrukiaren ondorio ere; aitzitik, gogoeta soziologiko eta filosofikoko testu bat da.

EGILEA: Nelly Arcan

ITZULTZAILEA: Miel A. Elustondo

ARGITALETXEA: Alberdania

ARGITALPEN URTEA: 2022

 

Liburuaren aurkezpen bideoa ikusteko, hemen klikatu.

Hona liburuko pasarte bat:

HITZ EGITEN DUDANEAN inori zuzentzeko ohiturarik ez daukat, horregatik ez dago ezer geldiaraziko nauenik; horrez gainera, zer esangod izut, bada, zuri izurik eragin gabe, landako herri batean sortu  nintzela Maineko mugatik hurre, hezkuntza erliiosoa jaso nuela, nire irakasle guztiak erlijiosoak zirela, emakume lehorrak, bizialdia sakrifizio fanatiko bezala bizi zutenak, eta emakume haiei ama esan behar niela; berek hautatutako izen faltsu bat zeramaten, ahizpa Jeanne, Julie ordez, ahizpa Anne, Andree ordez.

Pages: 207
C1
23-03-2023
30226604
1414