Samuel eta Slawo

Karlos Linazasoro idazle tolosarrak bere liburu guztietan landu izan dituen gaiak edo obsesioak islatu ditu ipuin-liburu honetan ere: umore beltza, gordina, absurdoa, muturreko egoerak… Pieza motzak dira, oro har, mikroipuinak eta narrazio laburrak, baina kontaketa luzeagorik ere bada tartean.

Egilea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2022

 

Protagonista diren bi pertsonaiak, Samuel eta Slawo, oso ezagunak diren bi idazleri egiten diote keinu, eta oso agerikoa da horien oihartzuna istorio guztietan.
Samuelek umore absurdoa, nihilista darabil. Slawok, berriz, umore filosofikoagoa, kritikoagoa botere totalitarioekin.

Hona hemen liburutik ateratako pasarte bat:
Burdindegiko jabea naiz. Bezeroak bere burua urkatzeko soka bat eskatu dit. Kasu hauetan erabiltzen den ohikoa jaulki diot: “Nahi duzu biltzea?”, galdetzen diot, adeitasunez. “Ez, ez, oraintxe erabili behar dut. Mila esker.” Irribarre egiten diogu elkarri. Zerbait esate aldera, botatzen diot: “Spleen? Taedium vitae? Maiteminen bat, akaso?”. “Ez, ez, jauna. Emazteak eta seme-alabek oso maite naute, miretsi ere esango nuke. Zazpi dauzkat”. “Hil hurreneko gaixotasunen bat, orduan”. “Nik dakidala ez, behintzat. Zeren bat bezalaxe nago. Hamabi kilometro egiten ditut korrika egunero”.

15.or.

 

Liburuaren aurkezpen-eguneko bideoa helbide honetan duzu ikusgai.

Pages: 145
C1
09-08-2022
29734831
275