Beirazko kanpaia

Esther Greenwood da 1963an argitaratutako "The Bell Jar" eleberriaren protagonista nagusia, Txalaparta argitaletxearen eskutik euskaratu berri dena. Unibertsitatean ari da ikasten Esther eta poeta izan nahi du. Halako batean, New Yorkeko aldizkari batek hilabete baterako bertara joateko eskaintza egingo dio, editore gonbidatu gisa lanean aritzeko. Egonaldia, baina, ez zaio berak espero zuen bezain gustagarria gertatuko.

Egilea: Sylvia Plath
Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2022

Nobela erdi autobiografikotzat zuen Sylvia Plath idazle estatubatuarrak eta esperientzia pertsonal batetik abiatzen da, baina eztabaidagarriak diren gai unibertsal asko ukitzen ditu, besteak beste, feminismoarekin lotutakoak. 60ko hamarkadarako aitzindaritzat jo daitezkeen aldarrikapenak egin zituen Sylvia Plath egileak lan honetan, gaur egun ere lortzeko bidean daudenak, gainera.


Hona hemen pasarte bat:

Uda arraro eta sargoria zen. Rosenberg senar-emazteak elektrokutatu zituzten uda, eta nik ez nekien zer ari nintzen New Yorken. Exekuzioek ergeldu egiten naute. Deskarga elektrikoz hiltzearen ideiak ondoezik jartzen nau, eta ez zen beste hitzik egunkarietan: titularrak begi arranpalo zelatan kale-kantoi guztietan eta kakahuete- eta lizun-usaineko metro-aho guztietan. Ez zuen nirekin zerikusirik, eta hala ere buruan etengabe zebilkidan zer-nolakoa izanen zen bizirik erretzea, goi eta behe.

9. or. 

Garazi Arrula Ruizek ETB 1eko Ahoz aho saioan aurkeztu zuen eleberria, baita Sylvia Plath egilea bera ere. 
El Diario Vascon argitaratu zen liburuaren iruzkina hemen duzu irakurgai.

 

Pages: 327
C1
09-05-2022
29426928
956