Nikole bijotzekua : 2020ko berrogeialdiko egunerokoa
Nikolasa Atxikallende da Edorta Jimenezen lan berriaren protagonista, Sabino Arana Goiriren alarguna. Pertsonaia honen irudi faltsua egin zuten bere inguruko eta aurkako batzuek eta ondorioz, ahaztua, baztertua eta iraindua izan da gure historian, baina Jimenezek merezi duen lekura eraman du bere liburuan jaso duen biografian.
Egilea: Edorta Jimenez
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2021
2020ko itxialdian zehar hartu zuen tartea idazleak Nikolasa bizi izan zen garaiko gizartea nolakoa zen eta emakume ezezagun honen gaineko xehetasun ugari kontatzeko.
Hona hemen pasarte bat:
XI
ARANA IN LOVE
Errepresioa. Nikole Bilbon Karmeliten kolegioan bere denboraldia egiten hasi baino egun batzuk lehenago, senargaiaren proiektu politikoak ordura arteko errepresioaldi gogorrenetako bat jasan behar izan zuen. Bizkaitarrek azken hauteskundeetan izandako garaitzei aurre egiteko, Silvelaren gobernuak “konstituzio bermeak” bertan behera uzteko dekretua eman zuen.
61. or.
Pages: 269