Empar Pineda Erdozia: Gorputzak hala eskatua

Hernaniko emakumeen historia jaso, aitortu eta zabaltzera emateko asmoz argitaratu da Empar Pineda Erdoziaren (Hernani, 1944) inguruko liburuxka hau.

Egilea: Kattalin Miner
Argitaratzailea: Hernaniko Udala-Berdintasun Arloa
Argitalpen-urtea: 2020

 

Emakumeen oroimen historikoa berreskuratze bidean, hainbat egitasmo jarri ditu martxan azken urteotan Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak eta horietako bat da Empar Pinedari buruzko liburuxka argitaratzea.

Hernanin jaiotako emakume hau erreferente da emakumeen eskubideen aldeko borrokan, diktadura frankista garaian hasi eta gaur egunera arte. 
Aipagarria da, era berean, lesbianismoaren ikusgarritasunaren alde eta abortatzeko eskubidearen aldeko borrokan egin duen lana. Hori dela eta, garrantzitsutzat jo dute Berdintasun Kontseiluak eta Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak Empar Pinedaren bizitzaren berri ematea, emakume honen ekarpena bereziki belaunaldi berriengana iristeko.
Kattalin Miner idazle hernaniarrak idatzi du liburuxka eta bi bertsio argitaratu dira, bata euskara hutsean eta bestea, elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz). Gaztelaniazko itzulpena Danele Sarriugartek egin du. Ilustrazioak Maddi Zumalabe eta Jon Arangurenenak dira. 

Pages: 46

Intéressant pour vous



B2
14-04-2021
28143287
1859