Kristiñeren ibilerak

7-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako liburua da hau, Kristiñe protagonista duena. Kristiñeri asko gustatzen zaizkio pilotan aritzea eta bere koadernoan bertsoak idaztea.

Egilea: Itziar Olaizola Gorrotxategi 

Ilustrazioak: Jokin Mitxelena 

Argitaletxea: Denonartean 

Argitalpen-urtea: 2020 

Beti ari da ametsetan Kristiñe, irudimen handikoa baita. Honek, baina zenbait arazo sortuko dizkio, besteak beste, eskolan. 

Hitanoa erabiltzen den testuinguru batean bizi da Kristiñe, eta bere lagunekin eta bere buruarekin halaxe erabiltzen du berak ere. 

Hona hemen lehenengo atalaren pasarte bat: 

-KRISTIÑE! Hirekin ari naun! 

-Kristiñek burua altxatu eta ia Mari Xorrotxen sudurra ukitu du berearekin-. Esan zein den azken emaitza... 

-Azken emaitza...? -Kristiñek, burua atzeratuz-. Ba...ba... ba... 22 eta 21? 

Gelakide guztiak barrez hasi dira 

7.or. 

 

 

 

Pages: 45

Intéressant pour vous



B2
21-12-2020
26481107
778