Oroiminezko igandeak

Kattalin Landaburu, hemeretzi urteko Ipar Euskal Herriko gaztea da eleberri honen protagonista nagusia. Etxetik kanpo lehen aldiz, Alemaniara joango da, beste sei lagunekin batera, urtebeterako, alemana ikastera.

Egilea: Ainara Maia Urrotz
Argitaletxea: Dakit 
Argitaratze-data: 2020

Hizkuntza ikasteko aurkituko dituen zailtasunek eta Alemanian bizi izango duen inkomunikazioak astinduko dute Kattalin. Horiek guztiak, eta beste hainbat kontu, izango ditu hizpide, bere lehengusu batek oparitutako egunerokoan igandero idatziko dituen lerroetan. 

Urtaroen arabera antolatutako testu labur ugarik osatzen dute liburua. 

Hona hemen pasarte bat:
1997-02-02. “Egunkari maitea: gaur ere igandea da, sortu nintzen egun hartan bezala… tunel baten aho estu eta ilun batetik atera nahi eta ezin…”
- ¡Pánico en el túnel! ¡Jack el destripador ataca de nuevo! Entre la densa niebla a través de la impenetrable y oscura noche atrapado en un túnel y…
- Aitzineko astean Gasteiz ikasle-hirian ikusitako gaztelaniazko film bat burura ekarriz ahots gora esan du, Kattalin! –barnetik ateratako indar batek bultzaturik, egunkari pertsonaleko bere pentsamenduaren barnetik kanporako idazketa eteten du.

14. or (Arimarekin solasean ataletik hartutako pasartea)

 

 

Informazio gehiago, helbide hauetan:

Oroiminezko igandeak liburuaren Facebook orrialdea 

Poeta bizien kluba bloga

Hona hemen egileak berak egindako aurkezpena:

 

Pages: 126
C1
27-07-2020
22504546
959