detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Emakumeagandik jaioak, amatasuna esperientzia eta instituzio gisa

Amatasunak historian zehar izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola eraiki da “ama” kontzeptua familia nuklearrean? Amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren ondorio den lan honetan.

Egilea: Adrienne Rich

Itzultzailea: Maialen Berasategi Catalán

Argitaletxea: Txalaparta

Argitalpen-urtea: 2020

 

Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak erabiltzen ditu –paleontologia, psikoanalisia, antzinako historia eta antropologia–. Era horretan, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Izan ere, amatasuna bera deskubritzeko dago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». 
Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.

 

Pages: 451

detalle2

Docuthèque

C2
17-06-2020

x61pRelaContWAR

22258472

x61pViewCountWAR

4316

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR