detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian

Nesim Fintz EISTI ingeniarien eskola ospetsuko zuzendari frantziarrak eta Han-Mi Kim (Ameba) ilustratzaile korear gaztearen eskutik etorri da Sauré argitaletxearen lan hau. Gazteei zuzendutako komiki honetan bildutako istorioak dibertigarriak eta hezigarriak dira aldi berean. Matematika eta informatikarekin lotutako gaiak jorratzen dira, eta horrekin batera, aurpegia jartzen zaie bi alor horiei.

Egileak: Nesim Fintz eta Han-Mi Kim
Itzultzailea: Belén Pikabea Laoniz
Argitaletxea: Sauré
Argitalpen-urtea: 2019

Besteak beste, Arkimedes, Eratostenes, Girolamo Cardano, Carl Friedrich Gauss, Ada Lovelace, Carl von Lindemann eta Evariste Galois agertuko dira. Pertsonaia nagusi hauek XIX. mendearen erdialdetik matematikak eklosio paregabea izatea eragin zuten, alor horretako hainbat alderdi eta arazo azaldu zituzten-eta.

 

 

Pages: 48

detalle2

Docuthèque

C1
12-02-2020

x61pRelaContWAR

21504192

x61pViewCountWAR

3020

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR