AztiHitza: Xahoren biografikoa
Asisko Urmenetak komikira ekarri du lehen euskal kazetaren zuzendari izan zen Agosti Xahoren biografia. Xaho hizkuntzalaria ere izan zen, eta euskal nazionalismoaren aitzindaritzat jo izan da. Zumalakarregiren miresle izan zen, feminista, politikaria, errepublikazalea…
Egilea: Asisko Urmeneta
Argitaletxea: Erroa
Argitalpen-urtea: 2018
Historiatik asko eta fikziotik zerbait duen komiki hau Xahok idatzitako liburu honetan dago oinarrituta: Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques («Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran»). AztiHitza izenburua palindromo bat da, berdin irakurtzen da ezkerretik eskuinera eta alderantziz. Komikia Xaho bere testuinguru historikoan kokatzetik hasten da, eta Xahoren etxea berriki erosia izan dela esanez, gazte-jendeak berak kudeatu dezan, honako baldintzarekin: Xahoren memoria ez galtzea. Beraz, ez da iraganean geratzen den komikia.
EITBko Ahoz Aho saioako bideo honetan, egileari eginiko elkarrizketa duzu ikusgai.
Oharra: Komiki honek Euskadi Sarietako bat irabazi du 2019an, literatura-lan bati egindako ilustrazioengatik.
Hona pasarte bat:
Bere pastoralean, Bedagaxagarrek eman zuen Agosti Xaho goraki kantari emakumeen alde… Izan ere, atharraztarra feminismoaren aitzindari izan zen: “Lege antisozialek kolpatzen dituzte emaztekien duintasuna eta libertatea”.
(26. or.)
Bideo honetan Asisko Urmenetak berak eginiko komikiaren aurkezpena duzu entzungai.