Iruñea

Egilea: Enrike Diez de Ulzurrun Sagalà
Argitaletxea: Elkar
Marrazkiak: Asisko eta Dom
Ariketak: Estibalitz Nieva
Argitalpen-urtea: 2019
 

Ibilbide bat proposatzen du kalez kale, plazaz plaza, txokoz txoko, denetariko kontuak azalduta, bertakoentzat zein bisitarientzat jakingarriak, eta askotan, ezezagunak.


Bilduma berean Baiona, Bilbo, Donostia, Donibane Garazi, Gasteiz eta Maule-Lextarreko gidak argitaratuko dira.
Liburuaren azken orrialdeetan ariketak daude, atal bakoitzari lotutakoak, erantzun eta guzti. Eta segidan, testuan nabarmenduta dauden hitzen hiztegia.

Bilduma osoaren gaineko informazioa, helbide honetan duzu.

 

Hona hemen pasarte bat:

Beraz, Iruñeak beste gauza batzuk ere baditu; edo hobeki esan, gauza asko ditu, jaiez gainera, eta horietako batzuk aipatuko ditugu liburuxka honetan. Kontu batzuk gaur egungoak dira, eta beste batzuk, berriz, aspaldikoak, baina guztiak ere, jakingarriak.

(7.or.)

 

B1
12-08-2019
20769191
433